inprimatu
Maitalea beti maitale
Izenburua:
Maitalea beti maitale
Sinadura:
Aldia
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Aldia

Argitalpena:
Zeruko Argia.
Urtea:
1923
Argitalpenaren urtea:
5
Alea:
52.zk.
Orrialdea:
52-53

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


Maitalea beti maitale

 

Aldia

 

 Mendi gorrien erditik,

 Ibai legorrak barrena,

 Bide dagi Maitaleak,

 Bide dagi eguzkitan

 Begi zorrotzez

 Zeartzen ditu

 Aldiak eta mendiak;

 Begi xamurrez

 Biguntzen ditu

 Arkaitzak eta gogoak

 -Uso-begizko Nazaretar liraņa,

 Nai dezu egarri kentzeko ur gozoa?

 -Erukitasun

 Uraz naiko det,

 Maitasun-egarri naiz-ta.

 -Putzu ontatik

 Emain nizuke

 Pozikan, ene maitea...

 -Zure maitasun

 Ura gozoak

 Billatzen nabil, kuttuna.

 -Maitasunezko

 Ura beroak

 Nai badituzu, enea,

 Artzu biotza,

 Artzu osoa...

 Ola putzu ondoan ziotsan maiteak

 Maitaleakin itzegiten egonda.

 

 Juan zan Maitalea, juan zan

 Ase gaberik;

 Eguzki-galdetan juan zan

 Ibar ta mendiz.

 

 Arrats-epel-gorrian

 Bide dagi Maitaleak;

 Judeako gaztelura

 Bide dagi illunpean.

 Bere gogoa

 Da itxasoa

 Maitasunez irakiņa;

 Bere biotza

 Susko labea

 Beti gargar dagiena.

 -Eguzkitan igartutako lilia,

 Nai dezu indar artzeko janaria?

 -Nere gosea

 Lurreko janaz

 Beņere asetzen ezta

 -Bazkari ontaz

 Artzu, maitea,

 Bazkaldaria Zera-ta.

 -Gogoen jana

 Nai det ordea,

 Goietarren jan bakarra

 -Nere biotza.

 Ar nai badezu

 Zure begik eritua,

 Senar-emazte

 Izango gera...

 Ola mai ondoan ziotsan maiteak

 Maitale-oņak malko beroz bustita.

 

 Juan zan Maitalea, juan zan

 Ase gaberik;

 Eguzki-galdetan juan zan

 Ibar ta mendiz.

 Eguerdi kixkalduan

 Tontortxora igo naiez

 Dabil nekez Maitalea,

 Dabil nekez bidegiten.

 Eskergabeak

 Par zegioten

 Ta gogor astindu zuten;

 Bera ordea

 Gurutzera.

 

 Igo zan maitasun eske...

 Nazaretar Maitalea egarri zan

 Kixkal-erreta maitetasun-galdetan!

 Odol-negarrez

 Bustirik zegon

 Ta ura eskatzen zuen

 -Arrosen ura

 Emain nizuke,

 Begiko arros ederra.

 -Ozpiņ-arantzak

 Nai ditut, maite;

 Orrela maiteko naute

 -Ludi guziko

 Jabe bakarra

 Gaurdandik izango zera.

 

 Biotz-zauriaz

 Biotz guziak

 Xamurtu dituzun, Jauna...

 Orrela gizadiak ots egin zuan

 Odolez bustitako gurutz undoan.

 

 Ordundik beti

 Maitalea da

 Gari zurien artean;

 Mastian beti

 Izkutaturik

 Dago ixilik zelatan.

 


inprimatu