Eguberriko kantika bat
Menditte, J. de
Gaiherdi da! Iratzar khristiak,
Jesus Haurra sorthu da gugatik!
Goure gana Jinkoaren jitiak
Soltatzen du lurra bekhatutik.
Amorioz bihotzak sustaturik,
Goatzan oro gaur elizetara.
Boz gitian! Jesus beita sorthurik,
Jinko Haurra dezagun adora! (bis).
Arrapika: Boz gitian etc...
Gahierditan, sarri bi mila ourthe,
Sorthu zaiku Arrerosle Jauna;
Salbatzeko orena beitzen bethe
Aspalditik Profetek errana,
Etchetako, eztu palaziorik;
Khuņatako, lastoa berbera!
Boz gitian! Jesus beita sorthurik,
Jinko Haurra dezagun adora! (bis).
Arrapika: Boz gitian etc..
Ainguriek zelutik lurriala
Oihustatu Jaunaren gloria,
Artzaņak jin, arrount, jakitiala
Jesus sorthu zelako berria,
Haur Jinkoa haien adoraturik,...
Misterio barna eta gora!
Boz gitian! Jesus beita sorthurik,
Jinko Haurra dezagun adora! (bis).
Arrapika: Boz gitian etc...
Aberatsak, artzaņ prauben ondotik,
Heltu ziren Errege Majetan;
Zeren Jesus gizon ororen gatik
Sorthu beha eta hil lur hountan.
Gour'artian ezta desbardingoarik,
Jesusetan or'aurhide gira.
Boz gitian! Jesus beha sorthurik,
Jinko Haurra dezagun adora! (bis).
Arrapika: Boz gitian etc...
Ber Haur tchipi artzaņek eta majek
Adoratu zien Jesus houra,
Elizetan, Uduripen Saintiek
Edukiten deikie berbera:
Egun oroi, ostiaz itzalturik,
Haur Jainkoa jiten da gutarat.
Boz gitian! Jesus beita sorthurik
Jinko Haurra dezagun adora! (bis).
Arrapika: Boz gitian etc...
Bi mil'ourthek errostatu zuhaņa,
Aregaitzak gatik, azkar dago;
Sinhestiak barna du gutan zaņa,
Hogei mente badute lekhuko!
Hil artino, aten saila harturik,
Dugun jarraik Jesusen bandera!
Boz gitian! Jesus beita sorthurik,
Jinko Haurra dezagun adora! (bis).
Arrapika: Boz gitian etc...
Jesus Jauna, fede bizi beteki,
Zoure ganat hullantzen gutuzu;
Artzaņ eta majek bezaņ maiteki
Altharian ikhousten zatugu.
Dohaņ hanitch zoure eskietarik
Eraits bite gour'arimetara!
Boz gitian! Jesus be'ta sorthurik,
Jinko Haurra dezagun adora! (bis).
Arrapika: Boz gitian etc...