Eguberriko kantika bat
de Menditte, J.
1
Gaiherdi da! Iratzar khiristiak,
Jesus haurra sorthu da gugatik!
Goure gana Jinkoaren jitiak
Soltatzen du lurra bekhatutik.
Amorioz bihotzak sustaturik,
Goatzan oro gaur elizetara.
Boz, gitian! Jesus beita sorthurik,
Jinko Haurra dezagun adora! (bis).
Arrapika: Boz gitian, etc...
2
Gaiherditan, sarri bi mila ourthe
Sorthu zaiku Arrerosle Jauna
Salbatzeko orma beitzen bethe
Aspalditik Profetek errana.
Elchetako, eztu palaziorik;
Khuņatako, lastoa berbera
Boz gitian! Jesus beha sorthurik
Jinko haurra dezagun adora! (bis).
Arrapika : Boz gitian etc...
3
Ainguriek zelutik lurriala
Oihustatu Jaunaren gloria,
Artzaņak jin, arrount, jakitiala
Jesus sorthu zelako berria,
Haur Jinkoa haiez adoraturik.
Misterio barna eta gora
Boz gitian! Jesus beita sorthurik,
Jinko haurra dezagun adora! (bis)
Arrapika : Boz gitian etc...
4
Aberatsak, artzaņ prauben ondotik.
Heltu ziren Errege Majetan;
Zeren Jesus gizon ororen-gatik
Sorthu beita eta hil lur hountan.
Gour'artian ezta desbardingoarik,
Jesusetan or'aurbide gira.
Boz gitian! Jesus beita sorthurik,
Jinko haurra dezagun adora! (bis).
5
Ber haur tchipi artzaņek eta majek
Adoratu zien Jesus houra,
Elizetan, Uduripen Saintiek
Edukiten deikie berbera;
Egun ozoz, ostiaz itzalturik,
Haur Jinkoa jiten da gutara.
Boz gitian! Jesus beha sorthurik
Jinko haurra dezagun adora! (bis).
Arrapika: Boz gitian etc...
6
Bi mil'ourthek errostatu zuhaņa,
Arogaitzak gatik, azkar dago;
Sinhestiak barna du gutan zaņa,
Hogei mente badute lekhuko!
Hil artino, aiten saila harturik,
Dugun jarraik Jesusen bandera!
Boz gitian! Jesus beita sorthurik,
Jinko Haurra dezagun adora! (bis).
Arrapika : Boz gitian etc...
Arrapika: Boz gitian etc...
7
Jesus Jauna, fede bizi bateki,
Zoure ganat hullantzen gutuzu:
Artzaņ eta majek bezaņ maiteki
Altharian ikhousten zutugu.
Dohaņ hanitch zoure eskietarik
Eraits bite gour'arimetara
Boz gitian! Jesus beha sorthurik.
Jinko Haurra dezagun adora! (bis).
Arrapika: Boz gitian etc...