inprimatu
San Luis Gonzaga-ri (1762)
Izenburua:
San Luis Gonzaga-ri (1762)
Sinadura:
Mendiburu, Sebastian
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Mendiburu, Sebastian

Argitalpena:
Euskal-Erria.
Urtea:
1888
Argitalpenaren urtea:
18
Alea:
Orrialdea:
518-519

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


San Luis Gonzaga-ri

 

Mendiburu, A. Sebastian

 

 Bear dezun indarra

 Jainkoak eman dizu,

 San Luis, Zuk iguzu

 Zere laguntz eskua.

 

 Nekez zatoz mundura

 Amaren sabeletik;

 Birjiñ arteko arturik,

 Jaio zidan bizia.

 Batayoko grazia

 Lendanik artu dezu.

 San Luis, auk iguzu

 Zure laguntz eskua.

 

 Kastellon, ta best erriak

 Nai zaituzte Jauntako;

 Etzaduzka-orretarako

 Jainkoaren gogargiak.

 Jesusen Konpañia

 Jaunak eman naidizu.

 San Luis, zuk iguzu

 Zere laguntz eskua.

 

 Aidez-gurasoz etsaya

 Dabil zu makurtu naiez;

 Zu zabiltza zuzen, aiez

 Dezula ez aditu-naia.

 Jesusgatik mundua

 Lenbait len utzi dezu,

 San Luis, zuk iguzu

 Zere laguntz eskua.

 

 Jesusen ondotik zu

 Zuzen zebiltzan beti:

 Konpañian obeki

 Lan au zuk egin dezu.

 Len ona, emen Santua

 Ekus izan zaitugu,

 San Luis, zuk iguzu

 Zere laguntz eskua.

 

 Jesus nekez betea

 Beti dezu gogoan;

 Al-badezu soñean

 Ordañezko nekea:

 Barren kanpoz bai-zara

 Aren imajina zu.

 San Luis, zuk iguzu

 Zere laguntz eskua.

 

 Jesus umill, umill zu,

 Bia Aita meneko;

 Onen naia are osoro,

 Bai zuk ere-egin dezu,

 Zere Jesus maitea

 Maisutzat artu dezu,

 San Luis, zuk iguzu

 Zere laguntz eskua.

 

 Jesus amorez urtzen

 Aldareko maiean;

 Luis komunioan

 Aren amorez urtzen.

 Bein bata, bein bestea

 Erakusle ditugu.

 San Luis, Zuk iguzu

 Zere laguntz eskua.

 

 Ba-genu guk arrua,

 Jesus, zure bidea,

 Zure amorez betea

 Geneduke biotza,

 Ongi zuk ikasia

 Ibilliz, utzi dezu,

 Sao Luis, Zuk iguzu

 Zere laguntz eskua.

 

 Birjiñ Ama maitea

 Onetsi dezu beti:

 Sar-ba-lekit gaur niri

 Beraren amorea!

 Erdisteko grazia

 Arteko ona zara zu,

 San Luis, Zuk iguzu

 Zere laguntz eskua.

 

 Zuk eskatua egin du

 Jaunak anitz gauz andi;

 Orain dago egin-garri,

 Eskatzera noan au.

 Zuk ala nai dezula,

 Gaur nik uste dut artu.

 Sao Luis, Zuk iguzu

 Zere laguntz eskua.

 

 Bitarteko izan zaitez

 Gaur, ta bigar, ta beri;

 Ez gu gabe zuk utzi,

 Eskatzeko lots-alkez.

 Zuk eskatzen dezuna

 Jaunagandik badezu,

 Sao Luis, Zuk iguzu

 Zere laguntz eskua.

 

 Gloriyaz, ta birtutez

 Beterik zu Zeruan,

 Beterik gu lurrean

 Nekez, lanez, naigabez;

 Zure bide ber-bera

 Gogoz guk artu degu:

 San Luis, Zuk iguzu

 Zere laguntz eskua.

 


inprimatu