inprimatu
Jesusen Amaren bederatz-urruna
Izenburua:
Jesusen Amaren bederatz-urruna
Sinadura:
Mendiburu, Sebastian
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Mendiburu, Sebastian

Argitalpena:
Zeruko Argia.
Urtea:
1956
Argitalpenaren urtea:
21
Alea:
34.zk.
Orrialdea:
165

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Jesusen Amaren bederatz-urruna

 

Mendiburu

 

 Jai dezuna badezû,

 Virgiñ Ama maiteá;

 izan Nadin Obea.

 Lagutz Anitz Indazu.

 

 Ciquindu zen munduá

 Adanen becatutíc;

 Virgin Ama bacarric

 gelditu zen garbiá.

 Batayoz utzi dugú

 Adanen loi galduá;

 

 Izan, etc.

 

 Cer ote da, nolácoá,

 Ama, zure gracia?

 Asitze beretic dá

 edocein arritzecoá.

 Jaincoac utzi zaitú

 ondasunez beteá.

 

 Izan, etc.

 

 Zara Jaunac eguiñá

 munduaren oneráco;

 eman-diz-orretaráco,

 behar dezuna guziá

 Gero berac artu dú

 behar zuen bideá.

 

 Izan, etc.

 

 Gabriel bidalduríe

 baimenaren billará.

 Zu baitan gelditu dá

 Jainco-gizon eguiñic.

 Cere pean or dezú.

 Erreguen Erregueá.

 

 Izan, etc.

 

 Jaincoaren Ama zará.

 Jaincoaren Alaba;

 gu, ta zeru guziá

 ongui doatsuac gara:

 eguiñic utzi zaitu

 guzien Erreguiña.

 

 Izan, etc.

 

 Jainco-dun, ta Virgiña

 izan ziñan noizbait Zu;

 hume Jainc-egin dezú

 ta ala ere Zu Virgiña.

 Beti beti Virgiñ Zu,

 Virgiñ Ama maitea.

 

 Izan, etc.

 

 Bularrez azi dezú

 Jainco-gizon cerea;

 Zure-emanez gosea

 Are ascotan quendu dú.

 Soñecoz utzi dezú

 era onean jantzia.

 

 Izan, etc.

 

 Igyt-artera ba-dôa,

 don zure besoan;

 sartuco ba-d'Elizan

 Zu-requin batean doá

 Zu-requin Jesusec dú

 bere biz-ibilliá.

 

 Izan, etc.

 

 Gurutzean josiá

 il zenean semea,

 an cen nequez beteá

 onen Ama-Virgiña:

 onec biotzean dú

 haren pena nequeá.

 

 Izan, etc.

 

 Guzien Erreguiña

 Ceruan eguin zaitú,

 or Jaunac eman dizú

 cegoquizun Coroa.

 Orcequin artu dezú

 jabe-tasun gurea.

 

 Izan, etc.

 

 Halaber egin zaitú

 gu guzien Artéco;

 eman diz-orretacó

 nai adin-indar ta escú.

 Ong-asqui ba-daquizú

 gure behar gabea.

 

 Izan, etc.

 

 Erregiñ manatzallê,

 Ceru lurren jabeá,

 bihotzez naz zurea,

 itz-gogor escatzallé;

 ez niri Zuc ucatú

 gaur escatzen dudana.

 

 Izan, etc.

 


inprimatu