inprimatu
Zer itzal haundia!
Izenburua:
Zer itzal haundia!
Sinadura:
Mendiburu, Jean Pierre
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Mendiburu, Jean Pierre

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1981
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1620.zk.
Orrialdea:
5

Zer itzal haundia!

 

Mendiburu, Jean Pierre

 

 1

 

 Zendako uzten nauzu ta norat zoazi?

 Maitea, ene ganik horrela ihesi...

 Etxekoek ez nahi nerekilan utzi...

 Elgarrekin goxoki ginitazke bizi.

 

 2

 

 Euskaldun garbia naiz ez besten izarra

 Ta bizitzeko nuke bai zure beharra

 Zuk emaiten dauztatzu kemen ta indarra

 Gostukoa zu zaitut munduan bakarra.

 

 3

 

 Itzal bat omen daukat eta zoin haundia

 Sobera maite omen dut Euskal-Herria

 Zer bekatu mortala gure aberria

 Maitatzea delakotz espantagarria!

 

 5

 

 Batzu. ariko zaitzu beti bazterretik

 Nere ganik urrundu nahiz aintzinetik

 Emozute erantzun zuk ere zuretik

 Maite nauzula maite ta bihotz barnetik.

 

 6

 

 Jenden erraneri so egon zaite irriz

 Eta nere ondora etor zaite berriz

 Lehen bezain goxoki ni ganat etorriz

 Zurekilan betikotz uros izanen niz.

 

 7

 

 Herria nik sobera maite dutalako

 Zure aitamak ere otsoen pareko

 Ez ote gira gizon argiz agertzeko?

 Ta gure sorlekua ondo maitatzeko.

 

 8

 

 Ez egon jende batzun erraner begira

 Jelosiaz gu bien traban ari dira

 Zato gostu gostuan gure baserrira

 Elgarrekin goxoki biziko baigira.

 

 9

 

 Badakizu jendea zonbat den gaixtoa

 Satanen ganik dute batzuek xertoa.

 Bazterren nahasteko daukaten gogoa

 Ez zirea ohartzen zonbat den xoroa?

 

 10

 

 Zaude nerekin eta etorri gostuan

 Bero gaiten biak ber amodio suan

 Euskalduna deus ez da batzuen gogoan

 Holakoak utz-kitzu etxetik kanpoan.


inprimatu