inprimatu
Urtxo baten piaia
Izenburua:
Urtxo baten piaia
Sinadura:
Mendiburu, Jean Pierre
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Mendiburu, Jean Pierre

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1976
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1341.zk.
Orrialdea:
5

Urtxo baten piaia

 

Mendiburu, Jean Pierre

 

 1

 

 Mixterio hau, ez du aspaldi, gertatua da Garazin:

 Denak andregai eta gizongai baitira ezkondu aintzin

 Bi mutil gazte urtxo beraren ondotik biak zoatzin,

 Zer gertatzen da urtxo berari dabiltzalarik ihizin?

 

 2

 

 Gauza bitxia gante delarik izaitia amodio,

 Ta bereziki sendimendu hau balinbada eganio.

 Zonbeiti leial egoitia gaur ez du deusere balio.

 Batek ikasi izan du hori gosta ondoan kario.

 

 3

 

 Neska eder bat ateratzen da Donibaneko xokotik.

 Xinplea da ta solastatzen da hornahirekin gogotik.

 Baigorriar bat ibilki zaion gau eta egun ondotik.

 Ta senargaiak izkiriatzen ardura San Frantziskotik.

 

 4

 

 Badakizue zoin luzea den lagun gabeko denbora,

 Hortakotz aise urtxoa zoan bigarrenaren ondora,

 Neska batzuer debrukeria etortzen baita gogora,

 Mutiko huni erran izan du goazin San Frantziskora.

 

 5

 

 Ameriketan zu ta ni biak laster gira laketuko,

 Ses ainitz ere irabaziko lanari lotu orduko.

 Mutikoak hau erran baitzion bere lagunak lekuko,

 Beraz, goazin lehen bai lehen piaia dut pagatuko.

 

 6

 

 Gazte den batek ixtorio hau jakitea erras on du,

 Amerikara joaiteko, beraz, baitziren biak konpondu,

 San Frantziskorat neska joan zen mutiko onaren kondu.

 Hau han utzi ta urte berean bertzearekin ezkondu.

 

 7

 

 Gaixo gizonak ordu berean galdu izan du burua,

 Ohartuz jade galdua zela malte zuen aingerua.

 Berriz ikusi nahiko zuen Euskal-Herriko zerua,

 Harekin galdu izan ez balu berriz jiteko dirua.

 

 8

 

 Neskaren gatik utzi zituen etxea ta familia,

 Bainan gizonak ez du agertu behar sobera ulia,

 Neskatxa batzu hole baitira bali ahala balia,

 Egin arazten ahal dautzute munduaren itzulia.

 

 9

 

 Neskatxa hori geroztik dago Ameriketan andere,

 Badu kintal bat urgulu eta bertze hainbertze botere.

 Amerikano aberats baten ontasunak ditu here.

 Holako batek enganatuko du bere senarra ere.


inprimatu