inprimatu
Urtxo baten piaia
Izenburua:
Urtxo baten piaia
Sinadura:
Mendiburu, Jean Pierre
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Mendiburu, Jean Pierre

Argitalpena:
Zeruko Argia.
Urtea:
1974
Argitalpenaren urtea:
Alea:
617.zk.
Orrialdea:
2

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Urtxo baten piaia

 

Mendiburu

 

 I

 

 Mixterio hau ez du aspaldi gertatua da Garazin:

 denak andregai eta gizongai baitira ezkondu aintzin.

 Bi mutil gazte urtxo beraren ondotik biak zoazin,

 zer gertatzen da urtxo berari dabiltzalarik ihizin?

 

 II

 

 Gauza bitxia gazte delarik izaitia amodio,

 ta bereziki sentimendu hau balinbada enganio.

 Zonbeiti leial egoitia gaur ez du deusere balio.

 Batek ikasi izan du hori gosta ondoan kario.

 

 III

 

 Neska eder bat ateratzen da Donobaneko xokotik.

 Xinplea da ta solastatzen da nornahirekin gogotik.

 Baigorriar bat ibilki zaion gau eta egun ondotik.

 Ta senargaiak izkiriatzen ardura San Frantziskotik.

 

 IV

 

 Badakizue zoin luzea den lagunik gabeko denbora,

 hortakotz aise urtxoa zoan bigarrenaren ondora,

 neska batzuer debrukeria etortzen baita gogora,

 mutiko huni erran izan du goazin San Frantziskora.

 

 V

 

 Ameriketan zu ta ni biak laster gira laketuko,

 sos ainitz ere irabaziko lanari lotu orduko.

 Mutikoak hau erran baitzion bere lagunak lekuko,

 beraz, goazin lehen bai lehen piaia dut pagatuko.

 

 VI

 

 Gazte den batek ixtorio hau jakitea arras on du,

 Amerikara joaiteko, beraz, baitziren biak konpondu.

 San Frantziskorat neska joan zen mutiko onaren kondu.

 Hau han utzi ta urte berean bertzearekin ezkondu.

 

 VII

 

 Gaixo gizonak ordu berean galdu izan du burua,

 ohartuz jada galdua zela maite zuen aingerua.

 Berriz ikusi nahiko zuen Euskal Herriko zerua,

 harekin galdu izan ez balu berriz jiteko dirua.

 

 VIII

 

 Neskarengatik utzi zituen etxea eta familia,

 bainan gizonak ez du agertu behar sobera ulia,

 neskatxa batzu hola baitira bali ahala balia,

 egin arazten ahal dautzute munduaren itzulia.

 

 IX

 

 Neskatxa hori geroztik dago Ameriketan andere,

 badu kintal bat urgulu eta bertze hainbertze botere.

 Amerikano aberats baten ontasunak ditu bere.

 Holako batek enganatuko du bere senarra ere.

 


inprimatu