inprimatu
Laiņoak joan ziren...
Izenburua:
Laiņoak joan ziren...
Sinadura:
Aldekoa-Otalora, Anton Mari
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Aldekoa-Otalora, Anton Mari

Argitalpena:
Euskera.
Urtea:
1982
Argitalpenaren urtea:
Alea:
-2
Orrialdea:
728-729

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


Laiņoak joan ziren...

 

Aldekoa-Otalora

 

 Ba gatoz,

 hemen gara, joanen gara.

 Joan zara.

 Joan zinen.

 Joan zen ...

 Joan zen ...

 Joan zinen, BITAŅO.

 Ba dago estalgi gisa

 hainbat laiņo.

 Laiņoak, lainoak...

 "ikusten dituzu laiņo hok

 haruntz-honuntzka...?

 nire denpora hala joan da

 ezer egiteke"

 horrela inoen

 Martzeliņok,

 Peruren anaiak,

 zure osabak.

 Laiņoak joan ziren.

 Joan zen Peru

 eta

 joan zen Martzeliņo.

 Joan ziren lan asko

 eginda.

 Joan ziren asmoak,

 amets guziak

 bete ezinda.

 Joan zara,

 joan zinen

 Bitaņo,

 Mila Ipuin,

 zazpiehun eta hogeita

 hamabost olerki

 izkiriatzeke.

 Joan zara,

 joan zinen

 Tontorreko Mikolas,

 zure hatzamar luze

 haietatik

 zuk nahi hainbat kuadru

 ezin aterarik.

 Joan zinen,

 joan zara

 ixil-ixilka

 astrapalada barik.

 Laiņoak pasa dira.

 Joan zen Peru

 eta

 joan zen Martzeliņo.

 Joan zara, baita zu

 ere

 BITAŅO.

 Harriak gelditu dira.

 ATALAK

 "ataltxoak" inozun,

 Kuadruak,

 Olerkitxuak

 hemen ditugu.

 Ba gatoz,

 ba goaz...

 Joan zinen

 Mikolas.

 


inprimatu