inprimatu
Gure atean nigarrez
Izenburua:
Gure atean nigarrez
Sinadura:
Mendiburu, Jean Pierre
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Mendiburu, Jean Pierre

Argitalpena:
Zeruko Argia.
Urtea:
1975
Argitalpenaren urtea:
Alea:
650.zk.
Orrialdea:
2

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Gure atean nigarrez

 

Mendiburu

 

 I

 

 Goiz batez goizik jeiki ninduzun lanera joan beharrez.

 Sasoin batean, hain kezkatuaz, bai gira gure belarrez.

 Gure atea zabaldu ordu hustu naiz nere indarrez.

 Nork utzia da haur ttipiņo bat gure atean nigarrez?

 

 II

 

 Zer da munduan haurtxo ttipia baino eder eztiago?

 Bere bizia bertzen eskuan, hortan dudarik ez dago.

 Haur sortu berri, maitagarria, hotz ikaretan baitago.

 Jakin izanen jeikiko nintzan, maiteagatik, goizago.

 

 III

 

 Nere besotan, hartu nuen ta begira nintzan haur horri.

 Galdatu nion, zoin izpiritu ahulek zaitu igorri?

 Gure artean ukanen duzu errespetu ta sokorri.

 Gure etxean izanen duzu bihotzez ongi etorri!

 

 IV

 

 Neskatxa maite, zoragarria, zoin ziren goxo ta umil,

 ezti zaitela nigar minetaz, hemen gira zure mutil.

 Utzi zaituen dohakabea zer gogoan ote dabil?

 Ez da hobendun erdia baizik, ez zaituelakoan hil.

 

 V

 

 Gure etxean izanen duzu bizitzeko behar dena

 Esne freskoa ere badugu gure behi gorriena.

 Ohakoa-re hutsa duguta gure plazer haundiena,

 haurtxoa zuri, guk emaitea izana eta izena.

 

 VI

 

 Zure aitamak, Jainkoak daki, zonbatez diren hobendun.

 Ar bekatore trixte parea, aberats edo behardun.

 Umexurtx batez zure aitamak badira ere xapeldun,

 gure medioz izanen zira zoriontsu ta euskaldun.

 

 VII

 

 Haur amultsua, zure nigarra, ez dugu segur hastio.

 Zure oihuak bertze haur baten oihua baitu balio.

 Zuk ez dakizu zer gertatzen den zure begiak hau dio:

 nahi duzula gure aldetik estimu ta amodio.

 

 VIII

 

 Aingeru ezti, iloben gabea, pollita zira biziki.

 Sortu zaituen dohakabeak nolaz ez zaitu atxiki?

 Berak ez daki zer landarea lurrera duen aurdiki.

 Eta beharba, oraindanik du egin duenaz urriki.

 

 IX

 

 Batzuen zorte lotsagarria hola da zinez zorrotza.

 Holako haurrek familiaren goxoa dute arrotza.

 Utzi zaituen ama trixtea edo neska gazte hotza,

 nun ote dago eta nun ditu arima eta bihotza?

 

 X

 

 Plazer hitsean, plazer hutsean, zitakelakoan bizi

 ez zuen zure gutiziarik, hargatik zaituzke utzi.

 Berari hola egin balute ez zuen behar ahantzi

 inozent batek ez lukeela zikoiztasun hoi merezi?

 

 XI

 

 Berekoitasun hutsean denak ez baitu amodiorik.

 Holako baten biziak ez du nere ustez baliorik.

 Horrelakoen ez dut eskaini nahi gaztigu gaixtorik.

 Otoizten ditut ez dezatela berriz egin holakorik.

 

 XII

 

 Haur honek ez du deusen eskarik izanen gure etxean

 Hunen jabeak etor balite egin lanaz dolutzean,

 ongi etorri ukanen dute horiek gure atean,

 bihotz hautsiak heldu badira, urrikia bihotzean.

 


inprimatu