inprimatu
Gaixo ama semeak
Izenburua:
Gaixo ama semeak
Sinadura:
Mendiburu, Jean Pierre
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Mendiburu, Jean Pierre

Argitalpena:
Zeruko Argia.
Urtea:
1974
Argitalpenaren urtea:
Alea:
610.zk.
Orrialdea:
7

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Gaixo ama semeak

 

Mendiburu

 

 TTipi ttipitik, ezinbertzea, zer den ez dut hain arrotza,

 uste gabean, aitaren bila etorri zen heriotza;

 geroztik dakit, oinaze hori dela egiazki hotza,

 ixil arazi, baitu betikotz, aita maitearen botza ,

 dolu horrek daut, bizi guzikotz, bi parte egin bihotza.

 

 Hamabi urte, eskoletarik etxerat heldu nintzela

 ez dakit nola, erran zautaten, nere aita hila zela,

 lanean ari, eta trakturrak lehertu izan duela,

 ez dut sinetsi, ikusi arte, ixuriz nigar epela

 uste zan dut, nere begiek, odola zeriotela.

 

 Etxera eta, aita maitea, bizirik ezin dut kausi

 hau onesteko, indar guziak galdatu eta Jesusi

 ohartu nintzan, munduko gauzek, ez gaitzatela ilusi

 heriotzea, denentzat berdin, biziari da nagusi

 zer garrasia! tresnaren pean, aita hila dut ikusi.

 

 Ama oihuka hatzeman nuen, zer sofrikarioetan

 beharrik jaunak, emaiten dauku, kuraia holakoetan

 familiako, hiru menbroak, ginen amodioetan

 aita bakarrik utzi beharko, hil harriko xokoetan

 nigar artetik, hola mintzatu, naiz amaren besoetan.

 

 Etxera heltze, lazgarri hura, gogoan baitut orai ta

 dirot bizian atsegin oso, bihirik ezin da guaita

 holako pena, izigarria, lotsagarriena baita

 ez dut trakturrik, ikusi nahi, betikotz kendu daut aita

 orai guk haren orroitzapena baizik ez diogu maita.

 

 Atsegin ezti, bakar bat ez da, neretzat mundu osoan

 aitak ez bainau, hartzen ahalko, lehen bezala altzoan,

 neretzat ez du, ordain bihirik, izaiten ahal geroan

 igande oroz, amarekilan, biek elizarakoan

 zuretzat otoitz, eginen dugu, gure tonbaren ondoan

 

 Berrogei ta bat urte zintuen, oraino aita gaztea

 utzi ditugu, arras trixterik, semea ta emaztea

 orai artean, egin ondoan, oneski gure haztea

 bihar zu gabe, deusik ez gira, oi bihotzaren laztea

 aita maitea, zure betikotz, lurraren pean uztea.

 


inprimatu