inprimatu
Euskara
Izenburua:
Euskara
Sinadura:
Mendiburu, Jean Pierre
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Mendiburu, Jean Pierre

Argitalpena:
Zeruko Argia.
Urtea:
1975
Argitalpenaren urtea:
Alea:
661-662.zk.
Orrialdea:
2

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Euskara

 

Mendiburu

 

 I

 

 Zer ilundura izigarria etorria den herrira!

 Goibeltasunak itzali dauku gure herriko dirdira.

 Okaztatua egona nauzu haur batzueri begira.

 Ohartu gabe, gelditu gabe, erdaraz mintzatzen dira.

 

 II

 

 Erdara ere zein gaizki mintzo eta baterez euskera.

 Oraikoan bai abiatuak gira noski gain behera.

 Etorkizuna ukaizen dute nortasuna-re gainera.

 Arbola ere eihartuz geroz laster badoa lurrera.

 

 III

 

 Ai, non zirezte kontzientzia baduzuen burrasoak!

 Berantegia dela erranez ez altxa gora besoak.

 Begi bihotzak zabalzkitzue ez bazirezte lausoak,

 bere begiak betikotz zerra ez ditzan euskal mintzoak.

 

 IV

 

 Erdara ere ez dut erraiten ez dela behar ikasi.

 Bainan euskara lurperatua nork nahi luke ikusi?

 Gure bularren barnera ez da bertzen hatsa behar utzi.

 Bertze lenguaiak ikasi bainan euskararek ez ahantzi.

 

 V

 

 Asko jakintsu haundiek ere euskara dute ikertu,

 goresgarria hatzeman dute, ez dugu behar baztertu.

 Tema haundia duenak ere gaur behar luke ulertu,

 ez dela behar nola nahika gurea dena lehertu.

 

 VI

 

 Bego euskara bere bidean, goraki dut hau edaten,

 gogorrek ere nahi ala ez bederen entzun dezaten.

 Arrozkeriek ari dituzte gure haur maiteak jaten,

 euskal iturri oneko ura ez dutelakotz edaten.

 

 VII

 

 Ai, nere haurrak balira batzo, beharko lukete hezi!

 euskara ere nahi ala ez mintzatu eta idatzi.

 Gureak gure atxik ditzagun, bertsenaz norat goatzi?

 Gure mintzairak zeudako ez du amodiorik merezi?

 

 VIII

 

 Haurrak erdaraz entzun orduko sumintzen nau doloreak.

 Zer dira beraz, euskalduneri egin tuzten ohoreak?

 Zer estimutan hartzen ditugu Jaunak eman fagoreak?

 Euskaldun batzuk berak badira euskararen traidoreak?

 

 IX

 

 Euskara zein den miresgarria ezin da aski estima.

 Eta batzuek zangopilatzen, han da zinezko lastima!

 Euskaldunak gaur bere buruaz egiten ari du krima.

 Etsimenduak jo ote dazko bihotza eta arima?

 

 X

 

 Euskara ez da mintzo baxtarta ainitz badiren bezala.

 Gur-arbasoek maitexko zuten ta ez maitasun axala.

 Euskara gal ta ibiliko haiz burua apal apala.

 Ohartu eta eskandalo bat haundia egin dukala.

 

 XI

 

 Euskara gabe Euskal Herririk ez ditake gehiago.

 Gauza hoi ez dut nehoiz ikusi egun baino garbiago.

 Euskal Herria doluminezko egunen bezperan dago,

 izanik ere erdaldun batzu gu baino euskaldunago.

 

 XII

 

 Begiak eta bihotzak ere behar ditugu zabaldu.

 Gure hatsaren jabe gauden ta ez gaitzatela zapaldu.

 Kontzientzia duen jendeak konprenituko ahal du,

 Jainkoak eman dohain ederrak ez direla behar galdu.

 


inprimatu