inprimatu
Ene andregai zena
Izenburua:
Ene andregai zena
Sinadura:
Mendiburu, Jean Pierre
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Mendiburu, Jean Pierre

Argitalpena:
Zeruko Argia.
Urtea:
1974
Argitalpenaren urtea:
Alea:
610.zk.
Orrialdea:
9

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Ene andregai zena

 

Mendiburu

 

 Uste gabean etorri zauta, galtzeko berri trixtea

 nihauri erran, behar zutenez, neke baitzen erraitea...

 Oto ixtripuz kolpatua da, zure andregai gaztea...

 ihardetsi dut, grazia duta, bizi deno ikustea?

 

 Ordu berean, ikusi ditut, beren begiak apalik

 ohartu ere, ez zuketela, ihardesteko ahalik

 ez da sekulan, nitara jautsi, hau bezalako itzalik

 bien oinetan, erori nintzan, lurrera zabal zabalik.

 

 Ez dakit nola, ereman nauten, otoz ala besoetan

 ez baitakigu, nun eta nola, gabiltzan holakoetan

 Dakitana da, lehen solasa, zure ganberako bortan

 nahi nukela, ni ere hila banintz zure ondo hortan.

 

 Oren trixteak, lotsagarriak, denentzat latzaren latza

 kolpatua dut, uspelkatua, haundizki nere bihotza

 ikusten eta, hunkitzen ere, dut maitearen gorputza

 transiarazten, baizik ez bainau, baita beti berdin hotza.

 

 Haren aitama, haurride eta, guziak umil umilak

 ezinbertzean, ezin jasanez, ez gaude ixil ixilak

 bihotz urratzen, gelditu gabe, entzuten dira ezkilak

 Gure bihotzen, joiteko aski, ez direa gure hilak?

 

 Lau mutil gazte, etorri ziren, banak galtza xurietan

 horiek ere, denak bezala, mokanesak eskuetan

 jende guziak, zahar ta gazte, nigarrez zure oinetan

 zure etxetik, ateratzean, bederatzi orenetan.

 

 Ordu berean, hasi baitira, urruriaka zakurrak

 horiek ere, beren gisako, dituzten azken agurrak

 ez baitituzte, urruriaka, eztitzen gure nigarrak

 espos arropa xurien partez, estaliko zaitu lurrak.

 

 Bizia utzi, eta gorputzez ere dugu utzi behar

 erraiten ahal ez den gauza da, betikotz uztea elgar

 egi da dudarik, hil harrietan, izanen zera zu behar

 hil eta zure tonba berean, nezatela otoi ezar.

 

 Hogei eta bat garren urtean, ez zinuela betea

 etsigarri da, zinez neretzat, zure betikotz joaitea

 hobe litake, memento huntan, batere ez izaitea

 lazgarri baita, zu nere bixtan, hil harrietan uztea.

 

 Zure ondorat, tonba begirat, jinen naiz egun guziez

 zurekin solas egin beharrez, eta zuretzat otoitzez

 zeren betikotz, elgar utzia, badugu ere gorputzez

 ez dugu nehoiz elgar utziko, arimaz eta bihotzez.

 

 Nere begiak, malkoz beterik, hemen naiz umil umila

 ez da hiltzerik, bi bizi dira, maitea ez zira hila

 Jainko maitea, lehen bai lehen, etor zaite nere bila

 lurrean egin ez den ezkontza, zeruan egin dadila.

 


inprimatu