inprimatu
Arrosako zubian
Izenburua:
Arrosako zubian
Sinadura:
Mendiburu, Jean Pierre
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Mendiburu, Jean Pierre

Argitalpena:
Zeruko Argia.
Urtea:
1974
Argitalpenaren urtea:
Alea:
605.zk.
Orrialdea:
2

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Arrosako zubian

 

Mendiburu, Jean Pierre

 

 1)

 

 Arrossagaray, aipatu duzu Lasako gazte lagun bat

 Ta Iholdiko auzapez zenaz mintzatu izan da Alkat

 Ene aldia etorria da, bertsu trixte zonbeit dauzkat

 Deusek ez bainau koropilatzen, ixtripu batzuk bezenbat

 Bertsu doloros hauk badoatzi gaur Arrosako zubirat.

 

 2)

 

 Ez dut hain maite berri hitsetaz bihotz guzien laztea

 Gai peningarri batzuez hemen bertsu ezar-araztea

 Deitoragarri litake ere aipatu gabe uztea

 Bi soldado hil, bat ezkondua, bertzea mutil gaztea

 Nigarrez direlarik aitamak eta baten emaztea.

 

 3)

 

 Errekontrua zoin den dorpea ezin ditake sinetsi

 Kolpatuak hor hamabortz ziren ta biga urak iretsi,

 Adin hoberen paregabean, ezin baitugu onetsi

 Beren biziaz behar zutela, hoin gazterik hartu etsi

 Behin betikotz dituztelarik beren bi begiak hetsi.

 

 4)

 

 Hilak hil dira ta kolpatuak, gaixoak, zer maneretan

 Sofrikario ezin jasanez dagotzinak nigarretan

 Ez ditzagula egundik harat ahantz gure otoitzetan

 Zer egun beltzak eta ilunak badiren mundu hunetan

 Zer oinaze, min, ezin erranak badiren familietan.

 

 5)

 

 Mundu hau hola duzu denentzat, badu irri eta nigar

 Ezin da erran gerokoak zer ote diron guri ekar

 Laster ahultzen baita jendea izanikan ere azkar

 Jainko onari, kartsuki orai dugu otoitz egin behar

 Bi soldadoak bere ondoan zerbitzari ditzan onhar.

 

 6)

 

 Bide bazterrak zoin lanjerosak, dena muga ta hesola

 Gune itsuak nun nahi eta dena hesi ta arbola

 Kargu dutenek izan bezate gauza horiez axola

 Izanik ere, ez dakit zer den bezain kario petrola

 Karioago baita miletan hiltzen direnen odola.

 

 7)

 

 Sortuz geroztik nahi gabea nehork ez baitu arrotza

 Denek dakite doluminaren iturria zoin den hotza

 Aitama batzuk ez dute geio entzunen bi gazten botza

 Zer ukaldia, zer trantsidura, zer salbaikeri zorrotza

 Hoin gaztedanik, lurperatzea, maite denaren bihotza.

 


inprimatu