inprimatu
Andreari
Izenburua:
Andreari
Sinadura:
Mendiburu, Jean Pierre
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Mendiburu, Jean Pierre

Argitalpena:
Zeruko Argia.
Urtea:
1976
Argitalpenaren urtea:
Alea:
707.zk.
Orrialdea:
32

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Andreari

 

Mendiburu

 

 1

 

 Ezagutu zintudan lehen egunetik

 maitatu zaitut nik ta bihotz barnetik

 erran ezin ditaken negurri gabetik

 zu zintudan gogoan, guzien artetik.

 

 2

 

 Begien irria kopetan dirdira.

 Nere lehen galdea, libro ote zira?

 Oi zer zoramendua, biak lobro gira!

 nere etxean daukat zuretzat kadira.

 

 3

 

 Kurutze bat ginuen gure aitzinean

 euskal eliz eder bat gure gibelean,

 egin nuen, oi gu noiz eliza barnean?

 arropa xuritako espos egunean.

 

 4

 

 Igurikatu dugu biek egun hori,

 ohartu ere gabe bera da etorri

 gure gogo-bihotz ta arimen sokorri,

 ezkondu ginelarik bi euskaldun xori.

 

 5

 

 Oi zer gauza ederra den hori, maitea

 gorputz eta arimak elgar emaitea,

 betikoz elgarrentzat einak izaitea

 eliza batetara betan joaitea.

 

 6

 

 Erraztun bat ginuen erhian ezarri

 lehialtasuna ere hitzeman elgarri,

 amodio ziztzoaz baiginen egarri

 suerte on jainkoak derauku ezarri.

 

 7

 

 Ez dut dolu ezkontza zurekin eginik,

 horrek bihotz barnean ez daut eman minik,

 Orai arte ez nuen gaurko atseginik,

 neretzat ez daukazu munduan berdinik!

 

 8

 

 Ezkontzak gizonari ematen baidio

 itxura, zentzu eta bizian balio,

 nik ere zuretako badut amodio,

 zu gabe banintz orai, oi zer egin nio?

 

 9

 

 Nori zor dut ezkontza behar dut ikertu,

 jainkoa behar nuke bihotzez eskertu,

 nere aintzinerat zu baitzauzkit agertu,

 zure bitartez dauta bizia edertu!

 

 10

 

 Ezkondu aintzinean bizirikan hila,

 esmoil eta herabe andre baten bila,

 Jainko maitea zuri dautzut esker-mila!

 zure bitartez ezkont bitez bertze mila.

 


inprimatu