inprimatu
Mixio santua Aldatzen
Izenburua:
Mixio santua Aldatzen
Sinadura:
Aldaz'tar bat
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Aldaz'tar bat

Argitalpena:
Zeruko Argia.
Urtea:
1958
Argitalpenaren urtea:
23
Alea:
52.zk.
Orrialdea:
58

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Mixio santua aldatzen

 

Aldaz'tar bat

 

 1

 

 Bi Aita Arantzazuko

 egon dira Aldatzen,

 mixio eder bat

 erriari ematen.

 Jendea ere gogoz

 egon da entzuten,

 gure bide okerrak

 asteko zuzentzen,

 aien esandakoaz

 ez bagera atzentzen.

 

 2

 

 Itzaldiak izan dira

 euskera ederrian;

 oiek biak dakite

 ederki lanian;

 goi-entzunak jarrita

 entzuten kalian,

 gaxo eta zarrak

 beren sukaldian,

 eztira atzenduko

 bizi bitartian.

 

 3

 

 Aita Agirretxe

 eta lagunakin

 dardaratzen da eleiza

 beren oiuakin;

 erakusten ari dira

 indar guztiakin,

 bizi-modu berriari

 nai dionak ekin,

 orra galdetu gabe

 gauzak ongi jakin.

 

 4

 

 Errosario santua

 goizetik kalian

 mixiolari bat antxe

 guzien aurrian.

 neska mutillak zintzo

 berakin batean

 anjelus abestuta

 goiz, eguerdi, arratzian,

 zeru txiki bat dagoela

 dirudi Aldazko errian.

 

 5

 

 Aundiena izan zan

 gaxoen jaunartzea;

 jende guzia joantzan

 Jaunari laguntzera,

 baita erien biotzak

 zerbait poztutzera;

 gaxo-eta zarrak,

 ez utzi erortzera,

 gaur oiek badaude

 biar zu izango zera.

 

 6

 

 Errien jaunartzea

 azken egunian;

 prozesio eder bat.

 gero arratzaldian,

 Oņazezko Ama

 guzion artian;

 Gurutze-Bidea eginaz

 Aldazko kalian;

 danok agurtu giņan

 auxe bukatzian.

 

 7

 

 Negillaren 25'an

 ziraden etorri,

 erri ontan bagaunden

 zenbaitzu elbarri.

 senda ille onak dira,

 ongi gera jarri;

 bi gizon oiek berriz

 nai badute etorri,

 nere aldetik beintzat

 lenbailen ekarri.

 

 8

 

 Aldaztarren eskerrak

 bi Aita oieri;

 guzien gaņetikan

 parroko jaunari;

 baita lan ortarako

 eman duanari;

 eskertu nai degu-baita

 irakasle Juani;

 


inprimatu