inprimatu
Amodioa gauza ederra
Izenburua:
Amodioa gauza ederra
Sinadura:
Mendiburu, Jean Pierre
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Mendiburu, Jean Pierre

Argitalpena:
Zeruko Argia.
Urtea:
1976
Argitalpenaren urtea:
Alea:
708.zk.
Orrialdea:
32

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Amodioa gauza ederra

 

Mendiburu

 

 1

 

 Amodioa gauza ederra guzien altxagarria

 Nola nahika ezin da aipa hain da miresgarria,

 mutil ta nesken bihotz barnean den maitasun egarria, gauza sakratu ospetsuena guzu espantagarria!

 hori ez balitz gure bizia litake etsigarria,

 Trai lai ra la, tra lai ra la, litake etsigarria!

 

 2

 

 Amodioa lore xarmetsu guzietan garbiena,

 pare gabezko edertasuna gozo eta eztiena.

 Iguzkiaren erreinuetan baditaken argiena;

 etsimenduak joa bezala dabil hoi ez dakiena

 ez baitu seindi bihotz erdian gozotasuna haundiena,

 Trai lai ra la, tra lai ra la, gozotasun haundiena!

 

 3

 

 Maitasunaren seinale dira karesio ta musuak,

 bai eta ere ezpainetarik atera solas kartsuak.

 Nahiz batzuetan gertatzen diren kartsuen partez faltsuak

 Plazer hitsetan gihatzen dira bihotz zikoitz ta itsuak,

 bihotz garbiak aldiz berotzen ditu amodio suak,

 Trai lai ra la, tra lai ra la, amodio suak.

 

 4

 

 Mende berrian geizkia dela erraxki egiten ahal,

 gaur ere bada guzietarik ez gaurko gazteria sal!

 hutsean dana geldituko da lotsa ta burua apal

 bere gainean edo barnean saindi badu zerbait itzal,

 gaizki dabilean baino geiago badaude elgarri leial,

 Trai lai ra la, tra lai ra la, badaude elgarri leial!

 

 5

 

 Adin gaixotan isukten dira zenbait gazte huts gaizoak,

 lohikerian gohaindituak batzutan berdin auzoak

 bilatu nahiz gorphutz atsegin maitasunaren gozoak.

 Gorphutzenetaz gora dira izpirituzko mintzoak:

 Jainkoa baitan finkatzen dira amodio gar zintzoak,

 Trai lai ra la, tra lai ra la, amodio gar zintzoak!

 

 6

 

 Amodiozko solas ederrak arrexki dira ibiltzen,

 bainan maitasun egiazkoa ez da nola nahi biltzen!

 Aho beteka "bai, maite zaitut!" ez dira batzu ixiltzen.

 Arima garbi  mahain saindura balire danak hurbiltzen:

 ohar litzake amodioa sekulan ez dela hiltzen,

 Trai lai ra la, tra lai ra la, sekulan ez dela hiltzen!

 

 7

 

 Amodiozko mixterio bihotzaren urrhuria:

 arimarentzat zoramendu den fedearen iduria.

 Dohain balios hori Jainkoak du guganat ixuria

 gogo bihotzen sustengu eta arimaren hazkurria,

 gizon emazten kreatzailea biziaren iturria,

 Trai lai ra la, tra lai ra la, biziaren iturria

 

 8

 

 Amodiorik ez balitz izan nola behar ginen sortu?

 oro hortarik kontzebituak gira behar da aitortu.

 Jenerazio batetik beste ez da sekulan idortu.

 Beti dohatsu bihotz garbiak!, ez baititazke gogortu,

 hoien baitako sendimen onak ezin ditazke agortu

 Trai lai ra la, tra lai ra la, ezin ditazke agortu

 

 9

 

 Bizitzeari horrek emaiten du zentzu ta balioa:

 goresgarriko mirakulua guretzat hoin karioa!

 Gu baitan sortzen ta sartarazten badaki bozkarioa:

 aingeru baten eztitasunez gaindi den mixterioa,

 eskual mintzaira maitagarrian deitzen da "amodioa"!

 

 10

 

 Gure haurtxoak lagunt ditzaigun sartzerat adimenduan:

 zuhurtzian ta oneski beti erabil diten munduan!

 kontzientzian ez ukaiteko goibeldurarik onduan,

 arina garbi atera diten den azken jujamenduan

 betireko amodioa goza dezaten zeruan!

 Trai lai ra la, tra lai ra la, goza dezaten zeruan!.


inprimatu