inprimatu
Ama Euskal Herria
Izenburua:
Ama Euskal Herria
Sinadura:
Mendiburu, Jean Pierre
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Mendiburu, Jean Pierre

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1984
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1773.zk.
Orrialdea:
5

Ama Euskal Herria

 

Mendiburu, Jean Pierre

 

 1

 

 Euskal Herriaz kezkatua ta trixte nagon bakoitzean

 Ohartu ere gabe hasten naiz Jainkoari otoitzean

 AMA Herria gaur nola dagon ikus eta orroitzean!

 Nigar xorta bat begietarat jautsi zaut egun goizean,

 Halare kantuz hastera noa pena aunitz bihotzean.

 

 2

 

 Pena haundia dut bihotzean, ta burua aldiz sutan!

 Bihotzak jotzen dautanez ere hunki izan dut batzutan.

 Ditudan keskak azaldu nahi derauzkitzuet Bertsutan:

 Euskal Herriko "ETORKIZUNA" nolatsu ikusten dutan,

 Bai ere zer heinetako trixtura emaiten dautan!

 

 3

 

 Zer heinetako trixtura dautan emaiten Euskal Herriak

 Kantari bainan gogoa trixte agertzen ditut berriak.

 Ez nuen uste edo ez nahi gure Euskal Aberriak

 Sor zidaizkela, seme alabak, hain flako eta eriak,

 Eritasuna goizik berekin du egungo gazteriak!

 

 4

 

 Gazteriaren eritasunak jotzen dauta bihotz barna,

 Bainan ez pentsa gaztiguz bete natorren horien gana.

 Ez dira berez eriak sortu, ez gaiten hortan engana!

 Alkola eta droga zaiote lanaren ordez emana:

 Sarraski hori zer ote daike ez bada Satanen lana?

 

 5

 

 Satanen lana beti izan da nahasketa ta gaizkia,

 Zer desmasiak egin dituen berak ere badazkia?

 Penagarri da arbasok utzi herri hunen argazkia,

 Bi zati eta hamar pusketan ikus daiken marrazkia.

 Aro txar hunek noiz arte gorde behar dauku iguzkia?

 

 6

 

 Noiz agertuko da iguzkia, bentzutuz negu iluna?

 Zuk zer diozu, ene anaia? aitor adazu laguna;

 Nik bezain ilun ikusten ote duzunez ETORKIZUNA?

 Erdaldundua aurkitzen dut nik inguruko Euskalduna!

 Euskal Herriak, "AMA" maiteak, hurbil du azken eguna.

 

 7

 

 Azken eguna hurbil duela, beraz, laster dela gorputz,

 Pentsu dutana, seindi dutana, erraitera nazula utz

 EUSKADI berriz piztuko deta enetako da aments huts.

 Azken arnasak botatuz doa, entzun zazu edo ikus:

 AMA Herria doakigula Kanpo Santuari buruz.


inprimatu