inprimatu
Aintzinarakoan
Izenburua:
Aintzinarakoan
Sinadura:
Mendiburu, Jean Pierre
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Mendiburu, Jean Pierre

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1986
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1865.zk.
Orrialdea:
5

Aintzinarakoan

 

J.P.M.

 

 1

 

 Euskal-Herrirat udatiarrak gogotik dira etortzen

 Gure herria garbiki dela hainitzek dute aitortzen

 Zenbaitzu hauzok bere lagunak ez dituzte estimatzen

 Ur higatuak arroiletarat nola nahika igortzen.

 

 2

 

 Arroilak garbi badira beti, ur beltza doa aintzina

 Eskuz garbitzen haizanak gira, eskas ginuen maxina

 Errespetua balinbadute, herri gizon baten dina

 Kantonierrari garbiarazi arroila hori aintzina

 

 3

 

 Muztikaz eta uliz zitzaikun etxe guzia betetzen

 Murruak xuriz egin ondoan, hasiak baitziren belzten

 Herriarentzat lanean artzea ez da ardura gertatzen

 Bi egun jornal galdetzen ditu, bato urririk ai baitzen.

 

 4

 

 Mahain bateri konparatzen dut gaurko gure komedia

 Ezpeletatik hartua nuen delako biper gorria

 Azken plat hunek gustua men bertziek baino hobia

 Onjoak falta baziren ere, ederra zen bazkaria.

 

 5

 

 Bertzu hauk denak eman tuena gaztea da ta justua

 Ez du iduri beiratu eta bainan hortan du gostua

 Sujeta dautet ekarri eta bazuen horren dretxoa

 Bertzaldi arte deneri eta orain aintzina banoa.


inprimatu