inprimatu
Irrintzia
Izenburua:
Irrintzia
Sinadura:
Mendiburu, Edurne
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Mendiburu, Edurne

Argitalpena:
Zeruko Argia.
Urtea:
1977
Argitalpenaren urtea:
Alea:
764.zk.
Orrialdea:
35

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Irrintzia

 

Mendiburu, Edurne

 

 Hitza galdu nuen atzo,

 erreka zikin batean.

 Nekatua nengoen benetan,

 eta irrintzi bat bota nahian,

 marru zorrotz bat besterik

 ez nuen, agian, atera.

 

 Neure irrintzia aurkitu nahian,

 sartu nintzen ur tartean;

 neure besoak jira-bira luze batean

 mugitzen hasi ziren ...gora...behera...

 Orduan neure ezpainak,

 hoztutzen hasi, gogortuak...

 begiak kristal antzekoak,

 puskatuz joan ziren... poliki

 krik...krakkk...poliki.

 Gorputza jelatua...

 begiak kristalduak...

 puskatuz joan gorputza...

 beltza...txuria...GORRIA...

 handik atera nahi ! eta...!

 EZIN... EZIN... EZIN...

 

 Gaur konturatu naiz;

 erreka zikin hortan

 ez nuen bakarrik

 hitza galdu.

 Bizia ere galdu nuen

 neure irrintzi bila...

 


inprimatu