inprimatu
Pilota
Izenburua:
Pilota
Sinadura:
Mendiburu
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Mendiburu

Argitalpena:
Zeruko Argia.
Urtea:
1975
Argitalpenaren urtea:
Alea:
649.zk.
Orrialdea:
2

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Pilota

 

Mendiburu

 

 -1-

 

 Pilota duzu fama haundia, pilota punpalaria.

 Egun agertu nahi dut zure alderdi nigargarria.

 Guziendako izanik ere zinezko jostagarria,

 Izaiten ahal baitzira ere asko penen iturria.

 

 -2-

 

 Pilota zira hain goretsia nola mintza zutaz gaizki?

 Gure plazetan denek zaituzte bihotz barnaren iguzki.

 Barkatu bainan nere aldera etorri zira bortizki.

 Nere bihotza zauritu eta uspeldu duzu haundizki.

 

 -3-

 

 Ai pilota zuk egin arazi dautazu ainitz pario.

 Partida batzu gosta izanak dira neretzat kario.

 Diru ederrik galdu izan dut, oi, zu zireia medio.

 Edaria den bezala zira gizonaren enganio.

 

 -4-

 

 Gure semea ere pilotan ari da beti lan artez

 Xapelgoetan irabazlea izana dugu bi urtez.

 Nahikundea haundia du ta, ahala-re gure ustez.

 Baina pilotan ari da berdin mezara joaiteko partez.

 

 -5-

 

 Pilotak ere bere itzalak bertze guziek bezela.

 Eskuko mina emailea ta berina hausle bat dela.

 Orroitzen nauzu ni ere noizbeit kopetan jo ninduela

 Hogoi egunen buruan ere ageri nuen uspela.

 

 -6-

 

 Jende gizenak, entzun izan dut, omen direla tristerik.

 Zorro haundia dutela eta, ez nahiko hats hartzerik.

 Egin laster ta jo pilotari, ez baita molde hoberik.

 Bai mehatuko zira pilotan erremedio gaberik.

 

 -7-

 

 Ai zu pilota zure goresten ari dira batzu beti.

 Zer jauzilari ernea ziren ezker, eskun eta goiti.

 Hargatik nehork ez du kontatzen zonbat begi tuzun busti?

 «Balda» lekuan bizia kendu duzularik gazte bati.

 

 -8-

 

 Hogoi eta sei urte zituen MIGEL gazteaz orroituz,

 Hasia nintzen pilota zure goibeltasuna agertuz.

 MIGELek egin tanto haundia guziek ongi txalotuz,

 Bihotza geldi azi diozu txaloak nigar bihurtuz.

 

 -9-

 

 Ai zu pilota zer egin duzu Donostiako lurretan?

 Zonbat jenderi bihotza hautsi ote diozu bet betan?

 SARALEGIren maitatzaleak ezarri tuzu penetan.

 Geroztik zaude familiari haren biziaz zorretan.

 

 -10-

 

 Asko arrazoin agertu ditut nere gostuko garbiki,

 Pilotak nola ezarri nuen bihotzkaturik biziki.

 Ai zu pilota! ez uste izan nahi zaitudan aurdiki.

 Bainan nahi dut ukan dezazun gaizki eginez urriki!

 


inprimatu