inprimatu
Laborarien dohatsutasuna
Izenburua:
Laborarien dohatsutasuna
Sinadura:
Mendiburu
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Mendiburu

Argitalpena:
Escualduna.(Eskualduna).
Urtea:
1932
Argitalpenaren urtea:
45
Alea:
1688.zk.
Orrialdea:
3

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Laborarien Dohatsutasuna.

 

Mendiburu.

 

 1

 

 Urrun, hirietako arrabotsetarik,

 Gortetako hitz alfer, itzul bidetarik;

 Dohatsu grina gabe, bizi da bakharrik!

 Nork othe du, hark baizen holako zorterik?

 

 2

 

 Goizean goiz jeikirik badoha lanerat,

 Bere neke, izerdiz, lurra bustitzerat;

 Eguna igan eta heldu etcherat,

 Aphur bat familian, lana ahanzterat.

 

 3

 

 Gauak, harentzat ez du atsegin gorderik;

 Haren goiz-aldeak ez du agur egilerik;

 Nork othe du zorion hark bezalakorik?

 Nork othe du lurrean, haren sosegurik?

 

 4

 

 Ongi presatzen badu, bere zoriona;

 Hartan du aurkituren zorte hoberena;

 Jelosiarik gabe balu bake ona;

 Haren etchetik urrun dago bihotz mina.

 

 5

 

 Bai miletan dohatsu da laboraria;

 Bakean baiterama gozoki bizia.

 Ez du ezagetzen zer den eskasia;

 Guzientzat hark balu bere pobrezia.

 

 6

 

 Ikhustekoak dïre haren haur chumeak,

 Eder eta freskorik dirare guziak.

 Eta non othe dire soldado hobiak?

 Azkarragorik ez du aurkitzen Frantziak,

 

 7

 

 Udako beroetan, bazkaldu ondoan,

 Ertankara etzana dago, itzalpean;

 Oi! dohatsutasuna alhorren erdian,

 Bake pare gabea ez dena hirian!

 

 8

 

 Urrun, erresumetako nahasimenduetarik,

 Ez daki zer den berri, badenez gerlarik,

 Bizi da soseguan, ez da erregerik

 Ez printze, ez aberats hain dohatsu denik.

 

 


inprimatu