Artzain dohatsua
Mendibil, P.
Etchola bat da ene jauregia ;
Aldean, salhatzat, bariztegia;
Arthalde bat,
Halakorik ez-baita hambat:
Bazait niri behar bezembat,
Ai! etzait itsusi!...
Ni naiz etchola huntako nausi!
Goiz-arratsak bethi deskansu ditut,
Deusaren beldurrik nihondik ez dut;
Hemen nago
Errege baino fierrago;
Nik zer behar dut gehiago?
Hal ez-da itsusi!...
Etchola huntan Piarres nausi!
Goizetan jaikirik argialdera,
Igortzen ditut ardiak larrera ;
Eta gero
Itzalpean jarririk nago;
Nor da ni baino urusago?
Ai! etzait itsusi!...
Ni naiz arthalde huntako nausi!
Aitorensemeak, gazteluetan,
Bihotzak ilhunik daude goguetan.
Alegera,
Nik ez-dut dembora sobera,
Kantuz nabila gain-behera,
Ai! etzait itsusi!...
Etcholan nor da ni baizen nausi?
Jan onegiak barnea betherik,
Aberatsak nihoiz ez-du goserik:
Eta bethi
Ene trempuaz da bekhaizti,
Diruz ez-baitate erosi.
Ha! ez-da itsusi!...
Etchola gazteluaren nausi!
Noizbait Jaunari nik damu eginik.
Igortzen banindu aberasturik...
Zorigaitzez
Nesturik nindauke bihotzez,
Ene etchola hunen minez.
Jauna, barkha niri,
Utz nezazu etcholako nausi!