inprimatu
Zahar baten arrengurak
Izenburua:
Zahar baten arrengurak
Sinadura:
Mendiage, Jose
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Mendiage, Jose

Argitalpena:
Escualduna.(Eskualduna).
Urtea:
1912
Argitalpenaren urtea:
25
Alea:
1296.zk.
Orrialdea:
4

Zahar baten arrengurak

 

Mendiague, Jose

 

 1.

 

 Nere herritik izan ditudan

 paper batzuek diote,

 Sortzetik hunat baditudala

 hiru hogoi-ta zazpi ure.

 Dembora batez adin huntara

 heltzerik ez nuen uste.

 Pazientzia hartu behar dut;

 ez gaitezke bethi gazte.

 

 2.

 

 Gazte dembora nik iragan dut

 bertze hanitzek bezala:

 Ilusionez oro bethea

 ustez bertzerik etzela.

 Zango besoak zalhu et'azkar,

 bero bañuen odola.

 Orai ardura etchean nago

 jarririk umil-umila.

 

 3.

 

 Halarik ere iduritzen zaut

 gazte eta azkar naizela.

 Ni, zer gizona, ahala banu

 gogoa dudan bezala!

 Bainan nihaurek ezagutzen dut

 odola hoztu zautala.

 Erroak behin eihartuz geroz

 lurrerat dun arbola.

 

 4.

 

 Besoak ere gogortu zaizkit,

 zangoz ardura herrestan

 Lehen errechki egiten nuen

 kantu-ta dantza plazetan;

 Oraino ere egin nezake

 banu indarrak zainetan.

 Geldi-ta ichil egon behar naiz

 zaharturik auhenetan.

 

 5.

 

 Soinua nun zen adituz geroz,

 loriatua, Jauzika,

 Bethi prest nintzan harat joaiteko,

 laneko tresnak utzi-ta.

 Dauziak oro utzirik orai,

 ahal bezala, mainguka.

 Alde orotarik mila arrengura:

 hau dut oraiko musika.

 

 6.

 

 Mundua ontsa ezagutzeko,

 urhatsa frango eginik,

 Penitentzia nerekin daukat

 bekatuaren ondotik.

 Orduko nere erhokariak

 ez ditzazket utz burutik.

 Oro ahanzten hobe bainuke,

 indarrak galduz geroztik.

 

 7.

 

 Ez nuen nahi bainan behar naiz

 oraikoan bortchaz zentzatu.

 Lehenagoko ene furiak

 adinak daizkit garhaitu.

 Sortzean egin zorra badakit

 behar dutala pagatu.

 Halarik ere, bizi naizeno,

 bethi eginen dut kanta.

 

 8.

 

 Laster mundutik joanen naizela,

 naute gaztek abisatzen.

 Uste othe dute nihaurek hori

 eztudala ezagutzen?

 Ihardesteko, zinez, aiher naiz:

 berek kasu egin dezaten.

 Ni baino hainitz gazteagoak

 ikusi tut goizik joaiten.

 

 9.

 

 Hau da lege bat gure Jainkoak

 guziendako emana;

 Mundu huntara sorthuz geroztik

 jasan dezagun egina.

 Huntarik ez da nehor salbatzen,

 ukanik ere fortuna.

 Lurrean utzi behar baitugu

 lurretik heldu zaukuna.

 

 10.

 

 Lurra dugula denen nagusi

 sinets dezagun ordu da.

 Lurrak emaiten tuen fruituak

 lurrean gelditzen dira.

 Lurra da gure azken egoitza,

 lurretik bizi baikira

 Goiz edo berant, nahi ala ez,

 lurrean sarthuko gira.

 

 11.

 

 Norbeitek sarri erranen badu:

 «hustu du Jose-k mundua»

 Hak bazterretik adi dezake

 zuzen den arrapostua:

 Guk egin behar dugun bezala

 egin dik bere aldia.

 Munduaz ontsa prubetchatu duk;

 etzukan atzo sorthua.»

 

 12.

 

 Ni hil ondoan enetzat ez da

 mezarik nehun emanen.

 Hortaz segur naiz, pagatzalerik

 nehun ez baita izanen.

 Adichkideri hau galdetzen dut

 ez dena mila gostatzen:

 Orok bihotzez kanta zazue:

 

 Requiescat in pace. Amen.


inprimatu