inprimatu
Eskual-Herria gure ama da
Izenburua:
Eskual-Herria gure ama da
Sinadura:
Mendiage, Jose
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Mendiage, Jose

Argitalpena:
Euskera.
Urtea:
1977
Argitalpenaren urtea:
Alea:
Orrialdea:
347-348

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


Eskual-Herria gure ama da

 

Mendiague, Jose

 

 1

 

 Lapurdi eta Baxenabarre Xubero eta Nabarra,

 Gipuzko herri eta Bizkaia, zazpigarrena Alaba.

 Guziek elgar atxik dezagun niholere ahal bada,

 Aiten kostumak segi ditzagun uka ez dezagun ama.

 

 2

 

 Eskual-Herrian gaizki gabiltza zorigaitzez aspaldian,

 Batian frantsesez bestian kastillaz ari gira solasian.

 Denen ikastia gizonak on du dabilalarik munduan,

 Bainan orduan ikusi zuten zer den eskualdunen kasta

 

 3

 

 Ala Frantzian nol'Espainian etsai batzu errabian,

 Gure mintzaira galdu beharrez ari dira solasean.

 Ama utz eta amaizuna har gerta litake orduan.

 Geldi gaitezen gu amarekin, hoberik ez da munduan.

 

 4

 

 Aitak ezkuaraz galdegin eta semeak arrapostua:

 Soy Vascongado pero ahantzi ttipitikan ikasia.

 Ez dea bada hoi amarentzat bihotz erdiragarria,

 Berak mundurat aman ondoan semeak arnegatzea?

 

 5

 

 Zezar-en manut tropak jin ziren Eskual-Herrirat milaka,

 Kostumatuak denen ibiltzen beren aintzinian lasterka.

 Bainan orduan ikusi zuten zer den eskualdunen kasta

 Mendi zokoan dagon lehoina handik kentzea neke da.

 


inprimatu