inprimatu
Eskualdun bertsulari zaharren izenak
Izenburua:
Eskualdun bertsulari zaharren izenak
Sinadura:
Mendiage, Jose
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Mendiage, Jose

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1953
Argitalpenaren urtea:
Alea:
192.zk.
Orrialdea:
4

Eskualdun bertsulari zaharren izenak

 

Mendiage, Jose

 

 1

 

 Lehengo bertsulari zaharren izenak

 Ez ditu ahantzi behar Eskualduna denak:

 Heiek egin dituzte bethi obra onak,

 Kerbait ikhas dezake hetarik gizonak.

 Estimagarri dira halako presunak

 Ontsa mereziturik badituzte famak.

 

 2

 

 Bertsulari onak ziren Ratcho ta Etchahun:

 halakorikan orai othe dugu nehun?

 Heiek egin dutena guk egin dezagun,

 Debruia utzi eta Jainkoa har lagun.

 Bi pelegrino ziren, ohora ditzagun:

 Agian Jainko Jaunak berekin tu egun.

 

 3

 

 Amezket Saran eta Urraņatik Ttipi

 Guzier mintzo ziren errespetuz bethi,

 Ofentsarik ein gabe sekulan nehori.

 Etziren fantesiaz kantu emaiten ari.

 Etsenplu ona frango eman dute orori,

 Ez dakigunek nahi badugu ikasi.

 

 4

 

 Aditu dituenak Fermin eta Mados,

 Heien bertsu ederrak ikasi tu gogoz:

 Ez da izan halakorik buruz eta ahoz.

 Etziren aise ichiltzen behin hasiz geroz.

 Guzier mintzo ziren bethi amodioz:

 Hartakotz izan dira maitatuak oroz.

 

 5

 

 Zer gizon jakintsuna zen Iparragirre!

 Hura bezalakorik ez da izan bat ere:

 Hark egin tuien obrak handiak dirade,

 Denak amiratuiak heier beha gaude.

 Bethi kantuz ari zen Eskualdunen alde

 Kontrario beltzenen beldurrikan gabe.

 

 6

 

 Juan Bautista Otchalde eta Elissamburu,

 Heien obrak oraino gogoan ditugu,

 Erakutsi daukute nola errespetatu,

 Ez gindukela behar nehor ofentsatu.

 Jaun heien kontseiluak behar tugu hartu,

 Ez dakienak bethi ikastia on baitu...

 

 7

 

 Putchuna, Bordachuri, huna bi Hazpandar;

 Izturitzen Karrankak eiten zuen indar:

 Oi, zer bertsularia Cambon Lohiotchar!

 Ezin bentzutu dute egundaino elgar!

 Bat bertzia baino hobe norbeit izan behar,

 Guzientzat nagusi izan da Champelar...

 

 8

 

 Bertze bertsulari hainitz izan da munduan.

 Ontsa estimatuak gizonen artean.

 Kantatu izan dutenak omore onean.

 Jendez inguratuak, trankil bihotzean.

 Guk desira dezagun, hetaz orhoitzean,

 Jainkoak atchik ditzan bere sahetsean!


inprimatu