Buenos-Aires-tarrak Montebideon
Mendiague, Jose
1
Buenos-Aires etarik, zombeti gizon gazte
Montevido-rat yinik, bisita ein daukute;
Gure ganat yitiaz, plazer egin dute
Triste dena neyekin, alegera daite
Gizonekin ibiltzen, ontsa badakite.
2
Untzitik zirenian Montevidon yeutsi
Otchoa ren etchia etzaye ahantzi;
Bazakiten zombeitek, ontsa hango berri
Etzirela izanen, tratatuak gaizki
Eskualdunen gostua, Otchoak badaki.
3
Edari onak dauzka, yatekoak hobe
Zerbeit ikhasia da, etcheko andria ere,
Eskualdun yanhariak dituenak maite
Etchian badituzte, onak eta merke
Galdatzia aski du, izaiteko fite.
4
Tabakera goizetik, tratuan zen hazi
Dudarik gabe nahiz, zerbait irabazi;
Ferietara yoanik, handik du ekharri
Pastenagre eder bat, luze eta lodi
Otchoari eman dio, sei gindau-en sari.
5
Guziak elgarrekin, izan dira mezan
Debozione handian, eskualdun elizan;
Ni ere aspaldian, ez bainintzan izan
Belaunetarik minez, hantche egon nintzan
Othoitzian ari den, saindu baten gizan.
6
Ederki ibili dira, batetik bertzera
Montevidoko bazter, hauyen ikhustera;
Batian Unionera, bertzian Cerrora
Beren gostuko gauzak, emanez ahora
Ez dute miserian, pasatu dembora.
7
Parke berri aldean, guri bazkaria
Eman izan daukute, ongi prestatuia;
Behiki eta bildots bat, ederki erria
Eltze handi bat oylo, gizenez bethia
Mahainian etzen talla, arno emailia.
8
Mahainian ginenian, trempu onian yarri
Graziano B... han ginduen, guzien gidari;
Eri balimbada ere, etzuen iduri
Nork eman othe dio, eremedio hori
Ontsa errerik yan ditu, bi kilo haragi.
9
Bertze eri bat, aldian Pettaka
Bekhatutik etzaiten, nehundik eskapa;
Haragi yatetikan, pribatua baita
Galdurik medikuak, eman errezeta
Oylo bati lothu-zen, haragiz ase eta.
10
Apetitu onekoak, han ziren guziak
Garbi utzi zituzten, gerrena eta eltziak;
Gero khantu errepikan, ederki asiak
Hola bethe baituzte, ¿haurrian hertziak?
Ez dirade amasok, khitutik haziak.
11
Otchoaren partetik, bazuten laguntza
Kostumatua baita, lan hoyetan ontsa;
Badaki nola khendu, barnetikan hotza
Ez da delikatua, hortzez da zorrotza
Ardirikan ez badu, yaten du bildotsa.
12
Bazkari eder hartan, nor ziren zozio
Izenak emaiten tut, bertsu huntan oro;
Pettaka eta Zimarron, Tabakera gero
Pottol belarria zuten espero,
Guzien aintzindari, President Graciano.
13
Omore onekoak sorthuak mundura
Badakite ibiltzen guzien gostura;
Ez da horien ganik yaliko makhurra
Ideya onak tuzte hartuak burura
Agian yinen dira gu ganat ardura.
14
Permisionerik gabe hola mintzatzia
Gaizki egina bada har pazientzia;
Bethi danik izan da ene malezia
Erran ditazken gauzak kantuz kondatzia
Yaunak othoi barkhatu nere ausartzia.