inprimatu
Martchant bati
Izenburua:
Martchant bati
Sinadura:
Mehaineko buhami bat
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Mehaineko buhami bat

Argitalpena:
Escualduna.(Eskualduna).
Urtea:
1899
Argitalpenaren urtea:
13
Alea:
633.zk.
Orrialdea:
4

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Martchant bati

 

Mehaineko buhami bat

 

 1

 

 Martchanta Yauna, egia maite baduzu,

 Atentzionez, othoi, entzun nezazu.

 Sinhetsi nahi banauzu, hobeki muntatu behauzu,

 Irabazi gehiago atherako baituzu.

 

 2

 

 Ez dut ikhusten nihon zu bezalakorik,

 Bazter orotan zaude famaturik;

 Gauza bat falta bakharrik, zaldi on bat behar nombeitik,

 Bertze tresna zahar hori igortzeko etchetik.

 

 3

 

 Ibili gabe bidean uda ala negu,

 Baluke horrek oihanean emplegu;

 Larrerat yoan behar badu, ferrak khentzen ahal diozkagu,

 Gaztetuko da menturaz libro uzten badugu.

 

 4

 

 Nahi baduzu entzun garbiki egia,

 Hartu behauzu zaldi gazte berria;

 Zahar huni guardia, fini baitu bere aldia,

 Emozu ahantzi gabe erretreta handia.

 

 5

 

 Lehen bai lehen kurri, ikhus merkatua,

 Ez egon hemen tresna horri lotua;

 Moltsatik larga dirua, egin ontsa zure tratua,

 Behingotz izan zaitezen gostura muntatua.

 

 6

 

 Martchanta Yauna, bethi zure zerbitzari,

 Attention nere azken hitzari;

 Lot zaite zaldi onari, eta estal karrosa hori,

 Fortuna jarraikiko da zure muntadurari!

 

 7

 

 Segi nezazu, nik erran bezala planta;

 Entzunen duzu laudoriozko kanta:

 Ah! zer gizon galanta! Zer muntadura charmanta!

 Orotan eginen dute: Biba, biba martchanta!!

 

 8

 

 Gogoan orai phertsu haukien morala,

 Egin nio, bai, zuk diozun bezala,

 Balin banu ahala, bainan eskas dut metala;

 Lagundu nahi nauenak, othoi eman dezala!

 


inprimatu