inprimatu
Zorioneko futbola
Izenburua:
Zorioneko futbola
Sinadura:
Matxain, Manuel
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Matxain, Manuel

Argitalpena:
Zeruko Argia.
Urtea:
1974
Argitalpenaren urtea:
Alea:
575.zk.
Orrialdea:
2

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Zorioneko futbola

 

Matxain

 

 -I-

 

 Bertso auetxek irakurtzean

 burutik joana nagola

 bakar batzuek esanda ere

 ez dit batere ajola;

 beingoagatik aitatuko det

 zorioneko futbola,

 gaur badirudi beste problemik

 Españian ez dagola.

 

 -II-

 

 Futbola izan da egun auetan

 periodikuen izkuntza,

 eguneroko ogia nunbait

 ortik etorri onuntza;

 Yugoslabia genduen aurka,

 guk galdu bat eta utsa.

 Oraingo ontan faltatu zaigu

 Jaungoikoaren laguntza.

 

 -III-

 

 Zentzu pixka bat duan guziak

 futbola zer dan badaki;

 jendea zerbait distraitu ta

 dirua bildu galanki.

 Garai batetik aldatu dira

 ementxe gauzak ederki,

 deporte utsa lenago zana

 gaur milla gauzen tapaki.

 

 -IV-

 

 Egia esan ni ez nator bat

 gaur emen dabillen modaz.

 Modak bezela au ere noski

 aldatuko da denboraz.

 Milloiak artu eta kanpora

 futbolista billa goaz,

 baiña erririk ez da altxatzen

 pelota ostikoz joaz.

 

 -V-

 

 Moda klase au nola demontre

 begi onakin ikusi!

 Futbolistentzat milloiak eta

 beste batzuk ezin bizi.

 Jakintsuk ere laguntzan faltan

 badira joanak igesi.

 Au egiten dun erriak ez du

 txalo aundirik merezi.

 

 -VI-

 

 Danok dakigu Holandatikan

 Cruyff ori etorri dala

 ta gure eun anai miñetan

 an gogor ari dirala.

 Ez derizkiot itxurazkoa,

 ez derizkiot formala,

 emen bakarrak irabaztea

 ango eunen jornala.

 

 -VII-

 

 Lau ostikon truk jasoak ditu

 ziento bat milloi eskura,

 berak artuta eraman ditu

 bere lurreko bankura.

 Ango bankuak alaitasuna

 ta emengoak tristura,

 erri pobrea gera gu baiño

 aberatsaren itxura.

 

 -VIII-

 

 Gizon oiek guk artzen ditugu

 zearo biotz zabalez

 ta berak, berriz, gure erria

 maitatzen dute azalez.

 Fitxaje oiek nik galdetzen det

 egiñak al daude legez?

 Ori ez al da esaten dana

 "evasión de capitales"?

 

 -IX-

 

 Ez du ajolik geldituarren

 futbol kontuan kanpuan,

 beste gauzetan baldin bagaude

 jaunak bear dan lekuan.

 Oraindik ere denboraz gaude

 asi gaitezen tratuan,

 ea lenbailen gu ere sartzen

 geran Europa Batuan.

 

 -X-

 

 Baiña ateak irekitzeko

 gaur Europa Batuari,

 oker batzuek badauzkagula

 esaten digute guri.

 Emen geienok badakizute

 zer degun bai, oker ori,

 politikako partidu gutxi

 futbolekoak geiegi.

 


inprimatu