inprimatu
Zorionak Iza
Izenburua:
Zorionak Iza
Sinadura:
Matxain, Manuel
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Matxain, Manuel

Argitalpena:
Zeruko Argia.
Urtea:
1975
Argitalpenaren urtea:
Alea:
620.zk.
Orrialdea:
2

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Zorionak iza

 

Matxain

 

 -1-

 

 Iruroegita bost urte bete

 oraindik alazankua,

 lagun zar Iza, ematen dezu

 zuk berrogei urtekua,

 ibilkari gogorra,

 ta euskaldun jatorra

 ez gizen ta ez plakua,

 gizon jakintsu asko bezela

 Bergaran jaiotakua.

 

 -2-

 

 Gaztea zala joan zitzaigun

 Madrid aldera iesi,

 mundu berriak nai zituan

 berak dionez, ikusi;

 pelukeri batean

 ogeita bost urtean

 lan asko egiņaz bizi,

 erretiro on bat ez ote zuan

 gure gizonak merezi.

 

 -3-

 

 Opizioz, ba pelukerua

 lan ortan badu gogua

 Madrid aldian artuta zegon

 izugarrizko gradua.

 Zineko artistari,

 marques ta kondesari

 bapo apainduz burua

 lagun zar onek aseguratu

 du ederki zartzarua.

 

 -4-

 

 Jende aundiaz aspertu zan da

 etorri zan Donostira,

 geroztik emen errege baten

 moduan bera bizi da,

 ondo jan eta edan

 Anastasion bodegan;

 jaietan berriz mendira,

 makilka ere etzaigu juango

 ori geiago madridera.

 

 -5-

 

 Jai batean Irun joko du

 ta urrengoan Alkiza,

 bere garaian ekartzen digu

 guri makiņabat ziza,

 nun da gaixo ez dagon

 geldi ezin da egon,

 artzai zakurraren gisa

 gizon gogorra dago oraindik

 gure Tiburtxio Iza.

 

 -6-

 

 Lagun zar Izak ez leike esan

 nere ustetan iņola

 erretiroa sasoia juanda

 gero iritxi zaiola,

 askok esaten dute

 orain ogei bat urte

 baiņo obeto dagola,

 Urbiaraiņo oņez joateko

 etzaio asko ajola.

 

 -7-

 

 Edade ortan danak eztute

 izaten suerte berdiņa,

 Geienak naiko ajiatuak,

 zu berriz gizon gordiņa;

 txanpon batzuen jabe

 eta ajerik gabe

 auxe suerterik aundiņa;

 egia ote da Iza zerala

 orrenbeste lan egiņa.

 


inprimatu