inprimatu
Urte au ere aurreratu da
Izenburua:
Urte au ere aurreratu da
Sinadura:
Matxain, Manuel
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Matxain, Manuel

Argitalpena:
Zeruko Argia.
Urtea:
1971
Argitalpenaren urtea:
Alea:
460.zk.
Orrialdea:
2

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Urte au ere aurreratu da

 

Matxain, Manuel

 

 Urte au ere aurreratu da,

 ba-dijoa abendua,

 lengoan gisa au ere ez da

 pakezale izandua;

 mundu guzia ikusten det nik

 zearo erretxindua,

 ez degulako zintzo betetzen

 Jesukristo-k agindua.

 

 "Alkar maiteaz bizi zaitezte",

 esan zuen milla aldiz,

 ta ori bera esango luke

 berriz etorriko balitz;

 baiņa gizonok aren esanak

 erabat aztuta gabiltz,

 orretxengatik ainbeste gerra

 gaur ia piztuan dabiltz.

 

 Gizaldi ontan orra gizona

 Illargiraiņo iritxi,

 ontzi batean lurretik igo

 ta beste batean jetxi.

 Aurrerapenak sortuak ditu

 orrelako milla pitxi,

 ta beartsuei laguntzeko, zer?

 ortarako ezer gutxi.

 

 Maitasun garra ez ote zaigu

 zoritxarrean itzaldu,

 ta bere ordez arrokeri ta

 zitalkeria ugaldu?

 Gaur egunean danok nai degu

 aundi-itxuran azaldu,

 naiz ortarako gure anaien

 eskubideak zapaldu.

 

 Zapaltzen degun gure anaia

 asten bada jartzen zutik,

 trabaren faltik ez du izango

 goitikan ezpada beetik.

 Nik politika kontu oietan

 ez det konprenditzen tutik,

 baiņa ez bota komunisteri

 gure pekatuen kulpik.

 

 Gizon geienok jarriak gaude

 suge gorrien antzeko,

 berealaxe prestatzen gera

 gu mendekoa jotzeko;

 xixtima ederra billatu dute

 emen pakea jartzeko,

 erri probiei armak bidali

 lenbailen alkar iltzeko.

 

 Alde batetik ikusten ditut

 India eta Pakistan,

 bertan aurtxoak goseak iltzen

 mundu guziaren bixtan;

 alkar iltzeko armak bidali,

 jateko berriz gutxitan,

 komunismoa ortatik dator

 amarretatik zortzitan.

 

 Bestetik berriz Persepolis da

 guk daukaguna goguan,

 bertan milloiak ondatu dira

 pena artzeko moduan;

 aldamenean milloika aurtxo

 goseak dauden orduan,

 eskandalo au, esan zazute

 itxuraz ote daguan.

 

 Milla milloika juzkatzen dute

 or egin duten gastua,

 amaika ba-da errien bizkar

 ederki aberastua.

 Dalako Sha gaur ibiliarren

 aundikeriaz puztua,

 ez da faltako berrzi ere

 nork artu kontu estua.

 

 Au ikusita emen zedozer

 esan gabe nola laga?

 gizaldi ontan au gertatzea

 gauza lotsagarria da.

 Langillearen jornalari bai

 ipintzen diote traba,

 auentzat nola izango dute

 pestetan gastatzen bada?

 

 Beingoagatik entzun zazu Sha

 bertsolarien esana,

 ez dago ondo errien bizkar

 orrela gastatzen dana;

 batzuentzako irabaziak

 beste batzuentzat lana,

 ia denboraz gertatzen zaizun

 Rusian gertatu zana.

 

 Nai badituzu pozik eduki

 beti zure erritarrak,

 bete itzazu bear bezela

 dauzkatzun eginbearrak.

 Oso exkaxak izaten dira

 gizonak ditun indarrak,

 ez du balio garaia joanda

 egiten diran negarrak.

 


inprimatu