inprimatu
Urrezko eztaiak
Izenburua:
Urrezko eztaiak
Sinadura:
Matxain, Manuel
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Matxain, Manuel

Argitalpena:
Zeruko Argia.
Urtea:
1974
Argitalpenaren urtea:
Alea:
613.zk.
Orrialdea:
11

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Urrezko eztiak

 

Matxain, Manuel

 

 -I-

 

 Berrogeita amar urte joan dira

 alkarri itza emanik,

 ta ezin esan danak goxoak

 zuentzat izan diranik.

 Tarte orretan ezta paltatu

 buruauste eta penik.

 Amar seme ta ezin osatu

 guzientzako jatenik,

 gaur arte ezta izan biontzat

 egiazko zorionik.

 

 -II-

 

 Kriston dotriņa ez dezute ez

 iņoiz eduki aztua,

 gose urtetan azi dezute

 famili eder askua.

 Jornal txikia eduki arren

 eta aundia kastua,

 zuen kabia eztet ikusi

 nik beiņere zapuztua,

 bion artean zegoalako

 maitasun egíazkua.

 

 -III-

 

 Aiton amonak elbarrituak

 ogei urte gutxienez,

 etxean bapo zaindu ziņuzten

 maitasunik aundienez,

 bear zituzten gauza guziak

 oeraiņo eramanez,

 eta guzia egiņaz beti

 borondaterik onenez.

 Zarreri eman eta konporme,

 naiz zeontzako izan ez.

 

 -IV-

 

 Zoritxarrean moda berriak

 badatoz gure errira,

 an eta emen dibortzioak,

 gaur nunai ikusten dira.

 Jarri gaitezen errebistetan

 pixka pixka bat begira.

 Nun dago zuek gurasoentzat

 izan zenduten kupira?

 Maitasun paltan, pranko badira

 joanak mixerikordira.

 

 -V-

 

 Etxe askotan oker dabiltza,

 iņola ezin zuzendu.

 Zuen artean orrelakorik

 ezta beiņere izandu.

 Jornal txikitik amalau lagun

 ezi, jantzi ta mantendu.

 Larrialdiak zetozenian

 alkarri gogor lagundu.

 Ordu tristeak pasa bai baiņa,

 beti pakean konpondu.

 

 -VI-

 

 Mirari ederrak egiņak ditu,

 Manuel, zure jornalak.

 Ixpillu ederra izan dute bai

 zuen seme ta alabak.

 Zuek bezela etorri dira

 umillak eta formalak,

 danak langille porrokatuak

 gaiņera biotz zabalak.

 Iņola ezin txarrak atera

 zugaitz onaren ezpalak.

 

 -VII-

 

 Zuek ziņuzten eginkizunak

 daude ederki beteak,

 beste ainbeste egiten saia

 seme ta alaba maiteak,

 Zabaldu beti gurasoeri

 zuen etxeko ateak,

 bukatu bitez gaur oientzako

 izerdi eta nekeak,

 danen ondoan igarotzeko

 gelditzen diran urteak.

 


inprimatu