inprimatu
Pobreak eta aberatsak
Izenburua:
Pobreak eta aberatsak
Sinadura:
Matxain, Manuel
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Matxain, Manuel

Argitalpena:
Zeruko Argia.
Urtea:
1975
Argitalpenaren urtea:
Alea:
627.zk.
Orrialdea:
2

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Pobreak eta aberatsak

 

Matxain, M.

 

 -I-

 

 Adan da Ebak artu ziguten

 lenengo bide okerra,

 geroztik emen badabilkigu

 jaunak, katramil ederra,

 tiroz berdin guk iltzen ditugu

 gizona eta eperra,

 pake urtean gaudela baiņa

 bazter guzietan garra.

 

 -II-

 

 Mundu triste au nola dagoan

 guziok gera testigu,

 alare Jaunak ez du bialtzen

 merezi ainbat kastigu.

 Danon onean lege batzuek

 emen ipiņi dizkigu

 eta betetzen ez diralako

 gerrak etortzen zaizkigu.

 

 -III-

 

 Nik pentsatzen det aundikeriak

 mendean artu gaitula

 eta barruko maitasun garra

 berak itzaldu digula.

 Gaur indartsuak mendekoari

 egiten diote burla:

 onelakorik kristau errian

 ez zuan bear sekula.

 

 -IV-

 

 Aundikeriak jota gaude gaur

 tontoak eta listoak,

 ezerez batzuk geranok eta

 gerran dabiltzan kintoak,

 Kriston ordezko diran apaizak,

 baita ere obispoak,

 eta munduan agintzen dauden

 errege ta ministroak.

 

 -V-

 

 Danok nai degu al dan azkarren

 bete geronen kartera,

 naiz diru oiek gure anaien

 kopetetikan atera.

 Aurrerapen da komodidade,

 danak ekarri etxera.

 Iņork ez degu emen bizi nai

 Jesus Aurraren antzera.

 

 -VI-

 

 Gure barrua gizon geienok

 daukagu pipiak joa,

 Kristoren ordez maite deguna,

 dirua eta lujoa.

 Nor oroitzen da goseak iltzen

 dagon Afrika gajoa?

 bertan lurpera dijoa.

 

 -VII-

 

 Gure mundu au feri bat bata,

 Janaren faltan milloika aurtxo

 egin ezkero lau txanpon

 geientsuenak esaten degu;

 portatu zaigu San Anton.

 Zer ajola du goseak iltzen

 egon Afrika ta Japon.

 Gure zakua bete ezkero

 gaiņontzekoak or konpon.

 

 -VIII-

 

 Erri batzuek goseak iltzen

 izugarrizko pobrezan

 ta kristau asko joyaz beteta

 amabietako mezan.

 Sobre daukanak ez badu ematen

 ez daukan arrek jan dezan,

 kristaua danik iņon aurrean

 Jainkoagatik ez esan.

 

 -IX-

 

 Pekatua da jai egunean

 mezatara ez joatea,

 zer esanik ez Jaunaren aurka

 itz larriak esatea.

 Pekatua da lizunkerian

 lokaztuta egotea.

 Ta aundiena sobre daukanak

 pixka bat ez ematea.

 

 -X-

 

 Gure diruak zabaltze orrek

 gaur ematen digu miņa,

 baiņa ez luke orrela bear

 kristau zintzoak bagiņa.

 Amar aginduz osatuarren

 Jesukristoren dotriņa

 lagun urkoa maitatzea da

 eginkizunik aundiņa.

 


inprimatu