inprimatu
Ostegun santu egunarekin
Izenburua:
Ostegun santu egunarekin
Sinadura:
Matxain, Manuel
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Matxain, Manuel

Argitalpena:
Zeruko Argia.
Urtea:
1969
Argitalpenaren urtea:
Alea:
326.zk.
Orrialdea:
2

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Ostegun santu egunarekin

 

Matxain, Manuel

 

 1

 

 Ostegun Santu egunarekin,

 ia eguardi aldean,

 nere burua lenengo aldiz

 ikusi nuen aidean.

 Gure jolasak mundu guzian

 erakusteko idean,

 lau kiroltzale jarriak gaude

 Japoi aldeko bidean.

 

 2

 

 «Usategieta», Agirre jauna,

 bestea berriz «Soarte»,

 egazkiñean animo pranko

 neroni eman didate.

 Naiz egun argiz ta ondo pasa

 Alaska ta Polo Norte,

 nere burua etzan lasaitu

 Tokio'n jetxi bitarte.

 

 3

 

 Egia esan, joan aurertik ni

 nengoen itza emana,

 bertso batzutan adierazteko

 bertan ikusten nuana.

 Erri umilla, eta ixilla,

 gogor egiten du lana,

 urte gutxian konpondu dute

 gerrak ondatu zuana.

 

 4

 

 Gorputzez txiki ditugu baña,

 danak ederki eziak,

 errespetu ta edukazioz

 betik goraño josiak.

 Garbintasunez berdin-gabeak;

 gañera ondo jantziak,

 ikusi ditut lur aietako

 andre ta gizon guziak.

 

 5

 

 Erri eder au, nik ezin esan,

 len zegoenik atzera,

 baña goraka gogor dijoa

 ogei urtetik onera.

 Auxe da antxe, japones bati

 nik egin nion galdera,

 gerra galduta ez ote diran

 irabazian atera.

 

 6

 

 Ondo dakite, erantzun zidan,

 orain agintzen daudenak,

 denborarekin erriarentzat

 zer diran gauzik onenak.

 Eskolak gogor ugarituta,

 bakandu berriz tabernak,

 auek baitira gizona iñoiz

 asto biurtzen dutenak.

 

 7

 

 Gaur japonesak artua dute

 zentzuz bide bat berria,

 ikusi dute zer dan gazurra,

 ikasi zer dan egia.

 Ta len taberna zegon lekuan

 eskola dago jarria,

 goi mallaraño igotzearren

 maitatzen duten erria.

 

 8

 

 Barka zaidazu, gaur gogor sainar

 banator, tarbernaria,

 neurrian ona dala ba-dakit

 saltzen dezun edaria.

 Baña illuna dagon tokian

 egingo bada argia,

 liburuetan geiago bear;

 ardotan berriz erdia.

 

 9

 

 Bein entzun nion mediku bati,

 euskaldun askon odola,

 erdi-erdia, gutxienean,

 izaten dala alkola.

 pena eman zidan au entzutea;

 ezin ukatu iñola,

 frutuagatik jakiten baita

 nolakoa dan arbola.

 

 10

 

 Ez dezagula gure zentzua

 jarri alkolaren mende,

 ori egiten duten erriak

 txit atzeratuak daude.

 Izan gaitezen ordu guzitan

 geure buruaren jabe,

 bestetan ere bizitzen dira

 orrenbeste edan gabe.

 

 11

 

 Musean egin, kontuak esan,

 ta lasai edan ardua,

 egia esan, beti izan det

 orretarako gogua.

 Baña uste det, zorionean,

 iritxi dala ordua,

 pixka-pixka bat kanbiatzeko

 neronen bizimodua.

 

 12

 

 Ez det esaten tabernetara

 Berriz ez naizenik joango,

 gauza bat dakit: lenago aña

 nik ez dedala edango.

 Promesarikan egin dedanik

 ori ere ez det edango,

 danak kolpean uztea, noski,

 ezpaita errez izango.

 


inprimatu