inprimatu
Ondarrabi ta Pedreņa
Izenburua:
Ondarrabi ta Pedreņa
Sinadura:
Matxain, Manuel
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Matxain, Manuel

Argitalpena:
Zeruko Argia.
Urtea:
1965
Argitalpenaren urtea:
28
Alea:
138.zk.
Orrialdea:
6

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Ondarrabi ta Pedreņa

 

Matxain, Manuel

 

 -1-

 

 Bertso berri batzuek

 estropadakoak

 estropadakoak,

 Santoņa'n da Donosti'n

 jokatutakoak.

 Nun dira kuadrilla bi

 oien neurrikoak?

 Txapeldun aterea

 Ondarrabikoak...

 Edo obeto esan

 Ondarrabikoak!

 

 -2-

 

 Desapio modura

 biak ziran irten

 biak ziran irten,

 Txapeldun aterea

 zan Pedreņa aurten.

 Azer bi estropada

 jokatu dituzten,

 Ez dira ederragoak

 sarritan ikusten,

 Jo zizkaten txaloak

 merezi zituzten.

 

 -3-

 

 Lendabizi Santoņa'n

 ziran jokatzeko

 ziran jokatzeko,

 Urrengo egunean

 Kontxara etortzeko.

 Ordua iritxi zan

 indarrak neurtzeko,

 Bietatikan iņor

 etzegon galtzeko,

 Etzuten asko palta

 mutillak lertzeko.

 

 -4-

 

 Ontziak berdintsuak

 gutxi gorabera

 gutxi gorabera,

 Beste bat nai zuanak

 ba-zeukan aukera.

 Gauzak esango ditut

 pasa diran era,

 Zer pelea jo zuten

 kontuak atera...

 Sarri iritxi ziran

 biak bat batera.

 

 -5-

 

 Ori ez da bentaja

 alkarri kentzia

 alkarri kentzia,

 Segundo batena zan

 an diferentzia.

 Biak azaldu zuten

 zeukaten guzia,

 Ta iritxi zanean

 Lujanbio'n ontzia,

 Ondarrabi'n entzun zan

 bere irrintzia.

 

 -6-

 

 Urrengo egunean

 Donosti'ra etorri

 Donosti'ra etorri,

 Arpegi ematera

 berriro alkarri.

 Kontxan ikusi zana

 ikusten da sarri:

 Errioan oituta

 itxasoan larri,

 Au ez ditekelako

 nai dan eran jarri.

 

 -7-

 

 Juraduak egin du

 irteteko seņa

 irteteko seņa,

 Berebiziko txanpan

 asi da Pedreņa.

 Bedia zarrak zerbait

 gaur nai luke baņa,

 Erriorako dauka

 kuadrilla bikaņa...

 itxasoan ez dira

 Ondarrabi aņa.

 

 -8-

 

 Naiz Pedreņa gelditu

 pixka bat atzera

 pixka bat atzera,

 Sartu zera euskaldun

 danen biotzera.

 Jokoan beti dator

 norbaitxo galtzera,

 Ta galtzen dakizuna

 gaur azaldu zera,

 Orregatikan nator

 zu zoriontzera.

 

 -9-

 

 Garai batean ziran

 Kiriko ta Karrill

 Kiriko ta Karrill,

 Orain Lujanbio oien

 bidetatik dabill.

 Gure estropada zarrak

 nola demontre ill?

 Ondarrabi'ņ or daude

 apal eta umill...

 Berari laguntzeko

 nai ainbeste mutill.

 

 -10-

 

 Asarre ta burrukak

 dira gauza txarrak

 dira gauza txarrak,

 Oiek daude emendik

 uxatu bearrak.

 Lur ontan maite dira

 beti kanpotarrak;

 Ori ondo ba-daki

 gaur Bedia zarrak,

 Gora Pedreņa eta

 Ondarrabitarrak!!

 


inprimatu