inprimatu
Nagusi-morroien alkarrizketa
Izenburua:
Nagusi-morroien alkarrizketa
Sinadura:
Matxain, Manuel
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Matxain, Manuel

Argitalpena:
Zeruko Argia.
Urtea:
1969
Argitalpenaren urtea:
Alea:
318.zk.
Orrialdea:
2

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Nagusi-morroien alkarrizketa

 

Matxain, Manuel

 

 NAGUSIAK

 

 Au da mundua!, zazpiak jota

 oraindik zaude oiean,

 aldameneko Martin ari da

 bi ordu ontan laiean.

 Gelditu gabe ikusten det nik

 astean eta jaiean,

 orretxengatik zugana nator

 zedozer esan naiean.

 

 MORROIAK

 

 Aukera ederra daukazu, jauna,

 oraintxe itzegiteko,

 zu agintzeko jaioa zera,

 ni berriz obeditzeko.

 Baña ordua dala uste det

 emen danak jakiteko,

 sei egun dira lanerako ta

 beste bat jai egiteko.

 

 NAGUSIAK

 

 Barkatu zazu, morroi maitea,

 gaur artu badizut kargu,

 nik pentsatzen det naikoa dala

 lotarako zazpi ordu.

 Baserritarrak udaran gogor

 beti saiatu bear du,

 negu guzian bere ganbaran

 zerbait eduki nai badu.

 

 MORROIAK

 

 Zortzi orduan lan egiteko

 lege bat jarria ba-da,

 ta nagusiak jartzen diote

 berari amaika traba.

 Negu gorrian txit onak dira

 arto, babarrun da baba,

 baña Jainkoak deskantsatzeko

 emen jarri zuen gaba.

 

 NAGUSIAK

 

 Zuk lo eginda, zeiñek jorratu

 babarrun eta artuak?

 erdi-negarrez begira egon naiz;

 danak belarrak artuak.

 Zortzi ordu ta... «Sábado inglés»,

 ta orrelako kontuak,

 onera ekarri nai dizkigute

 granuja purrukatuak.

 

 MORROIAK

 

 Zuk nai zenduke, gelditu gabe,

 batetik eta bestera,

 egun guzian ibiltzea ni

 makina baten antzera.

 Atzo sorotik amarrak jota

 etorri nintzan etxera,

 ukullun dauden zortzi bei eta

 lau txekor gobernatzera.

 

 NAGUSIAK

 

 Atzo amarrak jota etorri,

 gañera zortzi bei jetzi,

 baña goizeko zazpiak ere

 zuri oiean iritxi.

 Soroan dagon kosetxik ezin

 gentzake guk galtzen utzi,

 gero neguan izango degu

 bestela jateko gutxi.

 

 MORROIAK

 

 Ondo dakizu, oraindik ere

 udaran erdian gaude,

 dagonerako negu gorrian

 beldurrez jarria zaude.

 Egin zaitea arta-jorrako

 makina on baten jabe,

 gaur baserrian ezer ez dago

 aurrerapenikan gabe.

 

 NAGUSIAK

 

 Kaltetarako ez ote dira

 etorri aurrerapenak?

 zu bezelaxe asko dira gaur

 oker pentsatzen dutenak.

 Makina oiek austen dituzte

 landare eta aienak,

 atxurrak dira oraindik ere

 erremintarik onenak.

 

 MORROIAK

 

 Nagusi jauna, esan dituzu

 zuk astakeri bapoak,

 lanaren mende egongo dira

 beti zu bezelakoak.

 Ezpadituzu gaur ontzat artzen

 morroiak esandakoak,

 belar artean galduko dira

 babarrun eta artoak.

 

 BERTSOLARIAK

 

 Bertsolariak pasadizo au

 ejenplu gisa jartzen du,

 emen bakoitzak bere aldera

 beti gogor tiratzen du.

 Milloika gizon dauden tokian

 okerrak nola zuzendu,

 etxe batean gaur bi bakarrik

 ezin badira konpondu?

 

 Era ontako gauzak ez dira,

 zoritxarrez, gaur asiak,

 beti asarre ikusten ditut

 morroi eta nagusiak.

 Aurrera ere izango dira

 emen ezin ikusiak,

 alkar maitatzen ikasi arte

 munduko gizon guziak.

 


inprimatu