inprimatu
Mineroen bizitza
Izenburua:
Mineroen bizitza
Sinadura:
Matxain, Manuel
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Matxain, Manuel

Argitalpena:
Zeruko Argia.
Urtea:
1969
Argitalpenaren urtea:
Alea:
346.zk.
Orrialdea:
2

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Mineroen bizitza

 

Matxain, Manuel

 

 -1-

 

 Erdi negarrez irakurri det

 gaur periodiku batean,

 amar minero galdu dirala

 Alemani'ko partean.

 Xoritxarrean, berri txar asko

 datoz aurtengo urtean,

 eun metrora gelditu dira

 langille oiek lurpean,

 negarren paltik etzan izango

 famili aien artean.

 

 -2-

 

 Pikatxoia ta mallu aundia

 arturik beti besotan,

 zenbat langille ari ote da

 munduko mina zulotan?

 Gaur gizon oiek goraldu nairik

 nator onera bertsotan;

 beren bizia arrixkatuaz

 aritzen dira askotan,

 familiari ogi koxkor bat

 eramateko asmotan.

 

 -3-

 

 Mineroentzat dezute, beraz,

 neronen ekin-aldia,

 gizon oientzat nere biotzak

 dauka maitasun aundia.

 Zortzi orduan, gelditu gabe,

 kopetetik izerdia;

 beste ainbeste ikusi gabe

 eguzkiaren argia,

 ondo kostata jaten dezute

 eguneroko ogia.

 

 -4-

 

 Mineroari etzaio ematen

 daukaten ainbeste gradu,

 alde ortatik kontzientziko

 karga ederra daukagu.

 Langille oien bizimoduaz

 ez gera egiten kargu;

 satorran gisan enterratuta

 egunero zortzi ordu,

 aurtxoarentzat ogi koxkor bat

 baldin eraman nai badu.

 

 -5-

 

 Mundu guzian mineroaren

 bizimodua tristea,

 irabazten dan jornalarekin

 ezin pasatu astea.

 Jaun zerukoak agindu zigun

 danok lana egitea,

 seme-alabak azi ta ezi,

 mantendu eta jaztea,

 orretarako derrigorra da

 itxuraz irabaztea.

 

 -6-

 

 Mineroaren opor-aldi bat

 an edo emen dala-ta,

 zer demontretan sortzen da beti

 komunistaren zarata?

 Ori dionak egin dezala

 urtebeteko kontrata;

 bestearekin batean ari,

 berdiña jaso soldata,

 ikasiko du zer dan jatea

 ogia ondo kostata.

 

 -7-

 

 Osasunakin mina zulotik

 irteten bada, ezer ez,

 «silikosisak» arrapatuta

 pranko ba-dago negarrez.

 Erretiroa geiegizkoa

 eztaukate, zoritxarrez,

 bear ainbeste ematen ere

 ba-dakit eztala errez,

 baña jornala oso-osorik

 merezi luteke legez.

 

 -8-

 

 Nagusijaunak entzun zazute

 zuen morroien ujua,

 soldata eta erretiro on bat

 beiñere ezta lujua.

 Berrogeitamar urte baño len

 asko egoten da jua;

 arpegi triste, pausoa motxa,

 kolorez oso bajua,

 errukarri da era ortara

 dagon langille gajua.

 


inprimatu