inprimatu
Milla zortzireun da ogeitamabost
Izenburua:
Milla zortzireun da ogeitamabost
Sinadura:
Matxain, Manuel
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Matxain, Manuel

Argitalpena:
Zeruko Argia.
Urtea:
1966
Argitalpenaren urtea:
Alea:
154.zk.
Orrialdea:
6

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Milla zortzireun da ogeitamabost

 

Matxain, Manuel

 

 1

 

 Milla zortzireun da ogeitamabost

 oso urte seņalia,

 mundu ontara sortu zitzaigun

 Xenpelar bertsolaria,

 gizon umilla, umillik bazan,

 da oso pake-zalia;

 gaurko munduko agintariak

 orrelakoak balia,

 ez litzake emen sortuko sortzen

 diran ainbeste pelia.

 

 2

 

 Ene, Xenpelar, zure bertsoak

 ederki dauzkat jasoak,

 amaika aldiz kantatzen ditu

 nere amatxo gaxoak;

 biotzak alai jartzen dituzte,

 memoriz ondo ikasi zitun

 gure Euskalerri osoak...

 dira xamur da goxoak,

 zori txarrean gaur gutxi daude

 zure moduko maixoak!

 

 3

 

 Eskola gutxi izanagatik

 buruz zan oso argia,

 kristau jatorra zan aldetikan

 izketan oso garbia;

 zere izenean jarri da aurten

 bertsolarien saria,

 goratu nairik bear bezela

 Errenteriko semia...

 zorion sutsuk bialtzen ditut,

 gure Euskal Akademia.

 

 4

 

 Amar urtekin aterea zan

 morroi etxetik kanpora,

 eguneroko ogien truke

 ganadu-kontun sorora

 bertso ederrak ipiņi zitun

 zai egon gabe gerora,

 gure Jainkoak oparo zion

 orretarako denbora,

 ogeitamalau urte zitula

 igo zun bere ondora.

 

 5

 

 Mutiko arek igarri zion

 munduko martxari azkar,

 ondoren txarra dator, gizona

 maitatzen ez bada alkar;

 geroztik gerrak ekarri digu

 milla naigabe ta negar,

 ainbeste urte pasa ta gero

 derrigor aitortu bear

 jakintsu aundia izandu zala

 Errenteriko Xenpelar.

 

 6

 

 Denbora gutxin ark ikasi zun

 mundu onetako berri,

 bestela ez leike orren gazterik

 olako bertsorik jarri;

 gerraren kontra pakien alde

 kantatutzen zuan sarri,

 pake santua nai zualako

 Euskalerrira ekarri...

 zenbat naigabe eman zizkion

 gauza onek Xenpelarri!

 

 7

 

 Ene, Xenpelar, ia eun urte

 zu ilda pasa ondoren,

 aitortzen degu bazekizula

 guregana zer zetorren;

 gizona ez bada alkar maitatzen

 gerra sortzen zaigu emen,

 da gauza onek erakusten du,

 nere ustetan, nabarmen

 gaurko kristauak ez daukagula

 bear dan ainbat sinismen.

 

 8

 

 Gizon arruak bera aņakorik

 danik sinistu ezin du,

 danak mendean nai ditu artu,

 berak bakarrik agindu;

 arrazoiakin bazoaz ere

 olakoakin berdin du,

 bere legea indarra da ta

 mugitzen dana astindu...

 Jesus maitea, lagun zaiguzu,

 gureak ia egin du!

 

 9

 

 Gaur arrazoiak bide bat dauka,

 ori det uste beintzat nik,

 ortik kanpora ez da izango

 lurrean iņoiz gauza onik:

 ez bedi sortu munduan geio

 alkar iltzeko makinik,

 geiago ez jarri emen agintzen

 gerra maitatzen duanik...

 naiko negarra ekarri zuten

 Hitler eta Musolini'k!.

 

 10

 

 Europan eta Afrikan berdin,

 gizona dagon tokian,

 ikusten degu nola dabillen

 beti gorroto bizian;

 nun-da gizonak Kriston legera

 laixter etortzen eztian,

 alper alperrik asiko gera

 justiziaren eskian,

 era ontara jarraituko da

 geren denbora guztian.

 

 11

 

 Erroman dago danon artzaia,

 aditzen degunez, triste,

 Asia aldian ikusirikan

 gaur iltzen ainbeste gazte;

 Nazioaren Etxera juanda

 umill pakearen eske,

 gizonak alkar maitatu ezkero

 berak nai digun ainbeste,

 mundu guzian paradiso bat

 eginda bizi gindezke.

 

 12

 

 Erri aundiak, etzazutela

 gaur indarra jarri lege,

 arrazoiakin gobernatzia

 danontzat dalako obe;

 zuen justizi leialarekin

 guk izan dezagun fede,

 ez utzi, arren, Aita Santuen

 deiari erantzun gabe,

 aurrera ez dediņ munduan izan

 gaur arte ainbat naigabe.

 


inprimatu