inprimatu
Mendaro txirristaka
Izenburua:
Mendaro txirristaka
Sinadura:
Matxain, Manuel
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Matxain, Manuel

Argitalpena:
Zeruko Argia.
Urtea:
1974
Argitalpenaren urtea:
Alea:
608.zk.
Orrialdea:
2

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Mendaro Txirristaka

 

Matxain

 

 I

 

 Bederatzi puntuko

 sei o zortzi bertso

 jartzeko asmoa nik

 artu det atzo.

 Erraz egin diteke

 emen estrapozo.

 puntuak ez baitira

 billatzen eroso.

 Orain goxo-goxo,

 ta gustora oso,

 lanari eraso.

 Naiz ibilli gaxo

 Mendaro zana nai det

 piska bat jaso.

 

 II

 

 Orain berrogei urte,

 nik daukat goguan,

 Aieteko ballaran

 ikusi nuan.

 Bertso ederrik berak

 an kantatu zuan.

 Aldamenetik ia

 ezin giņan juan.

 Guziok morduan,

 ia bi orduan,

 Mendaron onduan

 igaro genduan.

 Jendea nunbait bertan

 pozik zeguan.

 

 III

 

 Geroztikan nik beti,

 egun eta gauez,

 bertso eder aiekin

 egin det amets.

 Gizon atsegiņa ta

 paketsua berez.

 Irixten zan tokian

 beti irriparrez,

 osatua fedez

 eta giza legez,

 arrokeririk ez.

 Orain zoritxarrez,

 orlako bat billatzen

 ez dago errez.

 

 IV

 

 Mendaro Txirristaka

 zenaren izenik,

 ez pentsua aztuta

 bizi naizenik.

 Orain etzaigu sortzen

 orlako gizonik.

 Inoiz etzan agortzen

 bere almazenik.

 Egin zuan lanik,

 jatorra ez danik,

 esango duanik,

 bat bakarrik danik,

 Euskalerrian beintzat,

 ez det uste nik.

 

 V

 

 Batzuk alde batera,

 besteak bestera,

 emen bertsoak jartzen

 saiatzen gera.

 Bakoitzak artzen degu

 nai degun jokera.

 Mendarok sortzen zuan

 gai xelebrera,

 gutxi gora-bera,

 neronen ustera.

 Ziento bat papera

 betea zan bera,

 naiz gutxi irabazi

 nere antzera.

 

 VI

 

 Bere bertsoarekin

 makiņa bat koro

 entzuna naiz ni gerra

 baiņo lenago.

 Gaur jendeak ez dauka

 len ainbeste gogo.

 Bertsoak kantatzeko,

 edanaz bi trago,

 ontan ziur nago

 ta esango det klaro,

 probatua dago,

 ona zan zearo,

 bertso berriak jartzen

 gure Mendaro.

 

 VII

 

 Beartsu jaio zan da

 era ortan azi.

 Eta oso gazterik

 lanean ezi.

 Euskeraz ta erderaz

 pixka bat ikasi.

 Gero bertso paperaz

 gure lurra josi.

 Milla gozo-gazi

 igaroaz bizi,

 gutxi irabazi,

 mixerian kasi.

 Iltzerikan etzuan

 berak merezi.

 

 VIII

 

 Mendaro Txirristaka,

 gizon xelebria,

 ta bi izkuntzatako

 bertsolaria.

 Nork ez du ezagutzen

 aren umoria?

 Gaur ere bizi balitz

 danontzat obia.

 Jenioz noblia,

 biotzez aundia,

 ta buruz argia,

 ondo merezi zuen

 omenaldia.

 


inprimatu