inprimatu
Matxainen gorabeerak
Izenburua:
Matxainen gorabeerak
Sinadura:
Matxain, Manuel
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Matxain, Manuel

Argitalpena:
Zeruko Argia.
Urtea:
1975
Argitalpenaren urtea:
Alea:
643.zk.
Orrialdea:
2

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Maitxainen gorabeerak

 

Matxain

 

 I

 

 Ni baldar xamar ibilia naiz,

 jaunak, oraingo aldian:

 orregatik mututurikan

 egona naiz aspaldian.

 Lagun batzuek or ari dira

 nola nagoen galdian.

 Nere berriak emango ditut

 orain Zeruko Argian.

 

 II

 

 Residentzian igaroa naiz

 illabete bat bapua,

 izorratuta eduki bai det

 nik ezkerreko zankua.

 Emen besterik ez da entzuten,

 negarra eta lantua.

 Arro geranak umildutzeko

 ai zer nolako lekua.

 

 III

 

 Etxe ontara asia nago

 etortzen bastante maiz:

 meniskoakin lenengo eta

 barizarekin bi aldiz.

 Lagunak ditut mediku jaunak,

 enfermera ta apaiz,

 baiņa alere oraingo ontan

 larririk ibilia naiz.

 

 IV

 

 Izugarrizko barizak neuzkan

 eta gaiņera ultzera.

 Lagun ederrak ez dira auek

 gizonarentzat zartzera.

 Anka moztuko ez bazidaten

 nere aitaren antzera,

 presaka xamar etorri nintzan

 aje guziak kentzera.

 

 V

 

 Mundu onetan izango dira,

 noski, milla gaitz klase,

 batzuk gogorrak eta besteak

 sendatu berealaxe.

 Guretzat nunbait egiņak dira

 zorion eta oiņaze.

 Eta guziak igaro bear

 guk, datozen bezelexe.

 

 VI

 

 Nere zain denak ixtar gaiņetik

 ateratzen banan-bana

 pazientziaz aritua da

 Bereziartua jauna.

 Esan bearrik ez dago ori

 sendagille ona dana,

 baiņa alaere izango zuan

 iru bat orduko lana.

 

 VII

 

 Azpeitiko lur santutikan

 zatozen izar argia,

 sendagillerik onen onenen

 parean zaude jarria.

 Ikusi gabe ezin sinistu

 izan leikenik egia

 egun batzutan nere ankari

 egin diozun aldia.

 

 VIII

 

 Perez Iņigok eta zuk zaintzen

 dezute bigarren planta,

 gaur sala ori artuta dago

 danean fama galanta.

 Millaka gera gaur gabiltzanak

 zuek primeran lagata,

 ta bakarren bat juan bada ere

 ez da izan zuen falta.

 

 IX

 

 Oso maiteak zerate biok

 dalako planta orretan.

 or gaixo egon geran guziok

 zuekin gaude zorretan.

 Denborarekin seguru nago

 Residentziko ormetan,

 bion izenak jarriko dira

 urre gorrizko letretan.

 

 X

 

 Aingeru batzuk esan didate

 artu omen dutela min,

 etxerakoan ez bainioten

 danari agurrik egin.

 O, enfermera biotzekoa!

 egun batzuek itxoin,

 tarta pare bat artuta aurki

 azalduko da Matxain.

 


inprimatu