Bikila-ri
Matxain, Manuel
-1-
Jaio orduko gurutzetxo bat
artzen degu bizkarrean,
bizi guzian eraman bear
ezin utzi bazterrean;
guk nai genduken zorion ori
ez dago noski urrean
arrosa baiņo arantza geio
izaten baita lurrean
-2-
Jaio giņanok joan egin bear
naiz negar egin sendiak
onuntzarako sortuak dira
errekak eta mendiak;
penaren penaz zotinka daude
Afrika aldeko jendeak
azken arnasa emana baitu
beren Bikila aundiak.
-3-
Kontrariorik etzuan berak
aldapan edo ordekan
eta nagusi egondua da
zortzi urtean errenkan;
gero txapela Wold-eri utzi
an Mejikoko lurretan
orretxegatik bien izenak
daude urrezko letretan.
-4-
Ezbear batek menderatuta
mundu ontatik joan zera
ainbeste doai eman zizkitzun
Jaungoikoaren aurrera;
Irabazia izangu dezu
zuk azkenengo karrera
laisterka ainbat gizon izaten
baldin saiatu bazera
-5-
Utzia dezu azken ustetan
exerita zeunden silla
eta joan zera azkenik ez dun
zorion ederren billa;
Agur Bikila, kiroltzale on
leiala eta umilla
nik opa dizat zure ametsa
egi biurtu dedilla