inprimatu
Maiorazko baten kontuak
Izenburua:
Maiorazko baten kontuak
Sinadura:
Matxain, Manuel
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Matxain, Manuel

Argitalpena:
Zeruko Argia.
Urtea:
1969
Argitalpenaren urtea:
Alea:
335.zk.
Orrialdea:
2

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Maiorazko baten kontuak

 

Matxain, Manuel

 

 -1-

 

 Jaunaren laguntzakin

 zortzi bertso berri

 nai nituzke jarri,

 itz gutxitan emanaz

 baserriko berri;

 emen gabiltza beti

 korri eta korri

 danak asarretuaz

 familian sarri,

 lanakin gaņezka ta

 diruakin urri.

 

 -2-

 

 Gauzak esango ditut

 argi eta klaro,

 maiorazko nago,

 lanerako ez daukat

 len ainbeste gogo.

 Naiz morroi batek egin

 bastante anparo,

 onela ez nezazke

 jarraitu luzaro,

 baserrian zer dagon

 ikusia dago.

 

 -3-

 

 Egun sentian jeiki

 ta lanari eldu,

 gaberako auldu,

 jo ta jo aritzen naiz

 amasei bat ordu.

 Negozio kaxkarrak

 artuak gaude gu,

 nekazari geienak

 berdin egiten du,

 esnea asko kosta

 eta merke saldu.

 

 -4-

 

 Naiz baserria egon

 aspaldian bentan,

 bizi naiz errentan

 saldu nai dutelako

 iru milloi peztan;

 ta nola nere mende

 orrenbeste eztan

 alperrik asiko naiz

 pujan edo setan,

 Jaunak nai duen arte

 biziko naiz bertan.

 

 -5-

 

 Orra bildurrik gabe

 nik esan egia,

 lau bei ta zaldia

 da neronen mende gaur

 daukadan guzia;

 egun auetan nago

 kezketan jarria,

 norberea ezpada

 orain baserria,

 maiorazko ote dan

 titulu txikia.

 

 -6-

 

 Utzi bear izan det

 nere andregaia,

 txit neska alaia,

 baņa baserritarren

 gauzaren etsaia.

 Laister igerri nion

 zer zan bere naia,

 neronentzako sega,

 atxurra ta laia,

 ta beretzako berriz

 zinea ta plaia.

 

 -7-

 

 Dirutan urri xamar,

 urtietan gora,

 gaur nere ondora

 zerbait balio dunik

 nor etorriko da?

 Andregaiak esan dit

 orain dala moda

 kondizio auetan

 egitea boda,

 gizonak lanera ta

 berak pasiora.

 

 -8-

 

 Ni lanean lertzen da

 berak guri-guri,

 tratu klase ori,

 etzaitela gustatzen

 esan diot neri.

 Oso pitxi polita

 izanarren Mari,

 beste bat engaņatzen

 gaur saiatu bedi,

 nik obe det mutilzar

 len bezela segi.

 


inprimatu