inprimatu
Lazkao Txikiri
Izenburua:
Lazkao Txikiri
Sinadura:
Matxain, Manuel
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Matxain, Manuel

Argitalpena:
Zeruko Argia.
Urtea:
1976
Argitalpenaren urtea:
Alea:
672.zk.
Orrialdea:
32

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Lazkao Txikiri

 

Matxain

 

 -1-

 

 Eratzalleak pasa dituzte

 bi edo iru antzoki

 ederrak baiņo iņun az dago

 bear dan ainbeste toki;

 asmo berriak artu dituzte.

 nere ustetan egoki

 Balda frontoia izango degu

 zure lagunen biltoki.

 

 -2-

 

 Lazkao Txiki biotzekoa

 zugana nator kantuan

 gaur itz batzuek barruan baino

 obeto daude kanpuan;

 bultoz aundia etzera baiņa

 iritxi zeran lekuan

 aundiak aiņa luzitu dezu

 beti oraindaņokuan.

 

 -3-

 

 Esan bezela bultoz aundia

 etzera izango baiņa

 gizatasunez ez da erreza

 izaten zu zeran aiņa;

 egien alde bildurrik gabe

 dantzatu dezu mingaiņa

 orain erriak ematen dizu

 merezi dezun ordaiņa.

 

 -4-

 

 An eta eman zuk eman dezu

 bear zanean arpegi

 batzuk'beldurti jokatu degu

 eta zuk berriz piņegi;

 Euskalerrian zear esana

 zera zu millaka egi

 bide jatorra ori da eta

 luzaro bertatik segi.

 

 -5-

 

 Irakurri det bertso kantatzen

 aspertu zerala ia

 ezin sinistu aibiste ori

 izan leikenik egia;

 Amets txar ori izan badezu

 lenbailen egin berria

 zu entzuteko amurru biziz

 dago ta gure erria.

 

 -6-

 

 Andaluzian maite dituzte

 kitarra eta zezenak

 bertsolariak guretzat berriz

 iņungo jairik onenak;

 an goiko maillan egongo dira

 toreroaren izenak

 ta eman berriz zertan ukatu

 gure bertsolarienak.

 

 -7-

 

 Nik toreroak ikusten ez det

 beiņere gastatu xoxik

 egia dana aitortzeko guk

 ez genduke bear lotsik;

 igandean bai Balda frontoira

 inguratuko naiz pozik;

 euskaldunentzat ez dago iņun

 ortaka plaza torosik.

 

 -8-

 

 Bertsolariak beti beartsu

 toreroak aberastu

 baiņa erriak biotzez maite

 ta iņola ezin aaztu;

 jalean ere seguru nago

 egingo nuke apustu

 txaloa pranko jotzen dizula

 maiz belarririk ez moztu.

 


inprimatu