inprimatu
Lanaren mende nabil
Izenburua:
Lanaren mende nabil
Sinadura:
Matxain, Manuel
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Matxain, Manuel

Argitalpena:
Zeruko Argia.
Urtea:
1967
Argitalpenaren urtea:
Alea:
234.zk.
Orrialdea:
6

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Lanaren mende nabil

 

Matxain, Manuel

 

 -1-

 

 Lanaren mende nabil

 korri eta korri,

 orregatik ez naiz ni

 lenago etorri.

 Gaur ipiñi nai dizkat

 amar bertso berri,

 Barzelona'n il zaigun

 euskaldun on orri.

 

 -2-

 

 Mundua onela da,

 naiz askok ez uste,

 egun batean alai

 ta bestean triste.

 Lengoan alkarrekin

 kontatzen lau txiste,

 gaur beretzako nator

 otoitz baten eske.

 

 -3-

 

 Berri bat zabaldu da

 alderdi guzita,

 Uriona il dala

 katea autsita.

 Erri bat otoitzean

 ari da ixilka,

 bere seme onena

 ilda ikusita.

 

 -4-

 

 Sasoirik onenean

 orain zegoan da,

 askok ezin sinistu

 il dala esanda.

 Jaunak egiten digun

 oju bat izan da,

 esan nairik bezela:

 laister zure txanda.

 

 -5-

 

 Erri oso bat dago

 Ixilka negarrez,

 daukan pena gordetzen

 ezpaita ain errez.

 Gaur ni bakar bakarrik

 nago irriparrez,

 zu zeruan zaudela

 egin baitet amets.

 

 -6-

 

 Beti bezela aixa

 igoaz aldapa,

 zeruko atietan

 zuk jo dezu, «ta, ta».

 San Pedro'k esan zizun

 kanpora aterata:

 pasa, kristau zintzoa

 izandu zera-ta.

 

 -7-

 

 Amets zoragarri au

 egin nun ordutik,

 iñola ezin kendu

 neronen burutik.

 Millaka aingeru, ta,

 zu erdian zutik,

 sari eder bat artzen

 Jaunaren eskutik.

 

 -8-

 

 Or eztago «Fagor'ik»,

 or eztago «Kas'ik».

 or ezta esarrea

 sortzen duan gauzik.

 Jaunarentzat berdiñak

 aundi eta txikik,

 or ezta pakea ta

 zoriona baizik

 

 -9-

 

 Ametsa bukatuta

 berriro lurrian,

 orain zer ikusten det

 begien aurrian?

 Negarrez Muxika'n da,

 negarrez Mungia'n,

 danak pozez txoratzen

 egon bearrian.

 

 -10-

 

 Merezi zenduan da

 gaur zeruan zaude,

 egin zera betiko

 zorionen jabe.

 Balentin, erregutu

 beti gure alde,

 ez gaitezen gelditu

 zu ikusi gabe.

 


inprimatu