inprimatu
Kontu trixteak datoz
Izenburua:
Kontu trixteak datoz
Sinadura:
Matxain, Manuel
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Matxain, Manuel

Argitalpena:
Zeruko Argia.
Urtea:
1967
Argitalpenaren urtea:
Alea:
202.zk.
Orrialdea:
6

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Kontu trixteak datoz

 

Matxain, Manuel

 

 -1-

 

 Kontu trixteak datoz

 belarri ertzera,

 orregatikan nua

 bertsuak jartzera.

 ŦFlorenciaŧ guzia

 paper baten era,

 urak txikitua du

 gabetik goizera.

 

 -2-

 

 Beltzez jantzia dago

 Italia dana,

 negargarria baita

 or gertatu dana.

 Ain erri atsegiņa

 ta polita zana;

 lengo moduan jartzen

 ba-daukate lana!

 

 -3-

 

 Uralde izugarri bat

 biurri da jetxi,

 ta guk ezin iņola

 aterikan itxi.

 Gaur lurrean eztago

 aurrerapen gutxi,

 baņa gizona ezta

 ortaraņo iritxi.

 

 -4-

 

 Lur ikara izandu

 balitz bezelaxe,

 gaur lurrean or daude

 dozenaka etxe.

 Ipurdiz-gora jira

 arbol eta kotxe...

 zuten dana galduak

 asko dira ortxe.

 

 -5-

 

 Orra erri ederra

 bizi zana parrez,

 gabetikan goizera

 ipiņi negarrez.

 Garbi ikusten degu

 danok, zoritxarrez,

 bere penak arintzen

 eztagola errez.

 

 -6-

 

 Gure anaiak dira,

 eztitzagun aztu,

 beurak gure laguntza

 bear dute prestu.

 Ikusirik daudela

 larri eta estu,

 laguntzen eztionak

 biotzik an eztu.

 

 -7-

 

 Eun da geiago illak,

 ta milla eritu,

 uralde gogor orrek

 bertan utzi ditu.

 Naiz gure ondasunak

 pixka bat urritu,

 zerbait lagundu gabe

 ez iņor gelditu.

 

 -8-

 

 Itzak legunak eta

 biotza sekoa,

 ori ezta gizonak

 dun egitekoa.

 Goxo itzegiņakin

 ezpaita naikoa,

 lurretik altxatzeko

 eroritakoa.

 

 -9-

 

 Ikasbide txarrikan

 ez iņori eman,

 alkar maitatuz ere

 ba-dago naiko lan,

 Aurtengo loteria

 tokatu zaie an,

 nork daki urrengoa

 geronentzako dan?

 

 -10-

 

 Eztet nik bukatu nai

 neronen lanikan,

 egi bat esan gabe

 orain emendikan.

 Egiten ezpadegu

 karidaderikan,

 ez pentsatu zerura

 juango geranikan.

 


inprimatu