inprimatu
Kennedy zanari
Izenburua:
Kennedy zanari
Sinadura:
Matxain, Manuel
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Matxain, Manuel

Argitalpena:
Zeruko Argia.
Urtea:
1964
Argitalpenaren urtea:
27
Alea:
66.zk.
Orrialdea:
4

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Kennedy zanari

 

Machain, Manuel

 

 1.

 

 Besteari barkatzen

 diogun moduan,

 barkatuko digute

 gure azken orduan;

 gizon guziyak artu

 egi au goguan,

 bestela pakerikan

 ez dago munduan.

 

 2.

 

 Eziñ sinistaturik

 nago oraindikan

 gertatu danarekin,

 Ipar-Amerikan;

 berri negargarriyak

 gaur datoz andikan,

 Dallas deitzen dioten

 erri batetikan.

 

 3.

 

 Arrazoyen gañetik

 badabilz indarrak

 maiz izango ditugu

 guk notizi txarrak;

 garaya juanda ez du

 baliyo negarrak,

 aurretik lotu bear

 askon atzaparrak.

 

 4.

 

 Beltzari eman arren

 biotz gogorren sona,

 zuriyak ez du eman

 ikasbide ona;

 batere kulpik gabe

 ill dute gizona,

 erriya zaindutzeko

 jarriya zegona.

 

 5.

 

 Kennedy izan arren

 aintari prestua,

 ark ere ezin egiñ

 danaren gustua;

 anai beltzai luzatzen

 ziyolako eskua,

 galdu degu betiko

 gizon on askua.

 

 6.

 

 Zenek ez dakit bañan

 nola edo ala

 lepotik zuzen asko

 sartu dio bala;

 batzuk esaten dute

 Oswald ura zala,

 geyentzuenak berriz

 besteren bat dala.

 

 7.

 

 Tiroak adituta

 mugitzen asi zan,

 bañan ezertarako

 denborik ez izan;

 biotz gabekon batzuk

 nai zuten gisan,

 andrearen ondora

 erorita ill zan.

 

 8.

 

 Gelditu gabetandik

 kotxe ura bera,

 azkar eraman zuten

 ospital batera;

 gogor sayatu arren

 berari eustera,

 ilda sartu zan da ezin

 bizirik atera.

 

 9.

 

 Kriston esanetatik

 gaur urruti xamar

 gutxiyenez gabiltza

 ogeitatik amar;

 gizonak ez dulako

 maitatutzen alkar,

 Jacqueline or dago

 negar eta negar.

 

 l0.

 

 Agur egiten diyo

 berai belauniko

 «Juan zera ta etzera

 geyago etorriko;

 ez ote naiz ni ere

 penarekin ilko,

 zurekin egon nediñ

 zeruan betiko».

 

 11.

 

 Bukatuak dirade

 Kennedy-n ametsak,

 pakean ikusteko

 zurik eta beltzak;

 munduko agintariyak,

 entzun nere itzak

 bere odola alperrik

 ez deilla izan beintzat.

 

 12.

 

 Ondo bukatutzeko

 asitako lana,

 au da Manuel Machaiñek

 eskatzen duana:

 danok errezatzeko

 Aita-gure bana,

 zeruan gerta dediñ

 John Kennedy zana.

 


inprimatu