inprimatu
Jesus Eskibel
Izenburua:
Jesus Eskibel
Sinadura:
Matxain, Manuel
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Matxain, Manuel

Argitalpena:
Zeruko Argia.
Urtea:
1974
Argitalpenaren urtea:
Alea:
596-597.zk.
Orrialdea:
2

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Jesus Eskisabel

 

Matxain

 

 -1-

 

 Berri tristea periodikoan

 gaur irakurri detena,

 eskelatxo bat, eta barruan

 lagun on baten izena.

 Bazirudian jo eta bota

 bear zuala zezena,

 baiņa gutxien uste danean

 etortzen zaigu azkena.

 

 -2-

 

 Jainkoak egin ziņun zu, Jesus,

 gizon ona ta jatorra,

 lagun artean bromosoa ta

 buruz argi ta bizkorra.

 Baiņa gauza bat ipiņi zuan

 guziontzat derrigorra,

 eriotzakin ordaindu bear

 gure pekatuen zorra.

 

 -3-

 

 Berak etorri esandakoan

 anparorik ez iņundik,

 gure animak atera bear

 gorputz ustelen barrendik.

 Alperrikan da guk esatea

 ez degula nai oraindik.

 Milla gudari jarri ta ere

 joan egin bear emendik.

 

 -4-

 

 Preso geundela ezagutu nun,

 gela batean tokatu,

 sekula etzidan eskatutako

 mesederikan ukatu.

 Ta nai zuanak larrialditan

 gizon oso bat tokatu,

 Legorretako Jesus zanakin

 aldez aurretik kontatu.

 

 -5-

 

 Orrelakoak ez daude asko

 orain, noski, bazterretan,

 erdia eginda aritzen dira

 makiņa bat berriketan.

 Zuan pixua baiņo geiago

 balio zuan urretan.

 Piska bateko pena ederra

 utzia du Legorretan.

 

 -6-

 

 Ikusten nuan gazte askori

 beti ejenplu ematen

 pakea eta beren erria

 biotzez maite zezaten.

 Nik bere berri badakit eta

 ez naiz lotsatzen esaten,

 gizon bezela kostako zaigu

 bere laurdena izaten.

 

 -7-

 

 Arrosa baiņo arantza geigo

 dago gure zelaiean.

 Ta oiek kentzen saiatzen ziņan

 beti bere garaiean.

 Zuretzat etzan pozik izaten

 astean eta jaiean,

 anaien batek ogi koxkor bat

 falta bazuan maiean.

 

 -8-

 

 Negarrik zegoan tokian etzan

 Jesus izango aparte.

 On egiteko nork ote zuan

 berak ainbat borondate.

 Jakin izan det ibiltzen zala

 askotan aterik ate,

 premian zeuden bere anaiak

 piska bat lasaitu arte.

 

 -9-

 

 Naiz gutxi izan alere beti

 beartsuari begira.

 Obe genuke asko dutenak

 orrelakoak balira.

 Ta orain, Jesus, joan zeranean

 zeruko lorategira,

 kendu zenitun arantza oiek

 arrosa biurtu dira.

 

 -10-

 

 Azken agurra egin naiean

 joan giņan elizaraiņo.

 Ainbeste jende etzan izandu

 Legorretan egundaiņo.

 Erri guzien otoitzarekin

 igo zera zeruraiņo,

 zu maiteago ziņuten nunbait

 errege guziak baiņo.

 

 -11-

 

 Zu, bai ziņala euskaldun ona

 ta gaiņera kristau piņa,

 asko ez giņan zuri zapatak

 ankean lotzeko diņa.

 Orain etzazu damutuko ez

 guziari on egiņa.

 Jaunak badaki ordaintzen eta

 emango ziņun propina.

 

 -12-

 

 Pasea dezu guziontzako

 jarria dagon barrera

 ikusten nago zeru goietan

 egin dizuten arrera.

 Zure bidetik gu ere beti

 emen ibiltzen bagera,

 bildurrik gabe joan gintezke

 Jaungoikoaren aurrera.


inprimatu