inprimatu
Irurogei ta bost urte dira
Izenburua:
Irurogei ta bost urte dira
Sinadura:
Matxain, Manuel
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Matxain, Manuel

Argitalpena:
Zeruko Argia.
Urtea:
1966
Argitalpenaren urtea:
Alea:
169.zk.
Orrialdea:
6

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Irurogei ta bost urte dira

 

Matxain, Manuel

 

 1

 

 Irurogei ta bost urte dira

 gure ogeigarren gizaldin,

 joko ederra ikusi degu

 abenduaren amabin.

 Polipaso ta Errekalde gaur

 etorriak ditugu pin,

 zarra gelditu zaigu nagusi

 naiz biak egiņal egin.

 

 2

 

 Lengo negua zala ba-dakit,

 joko au egin zanian,

 geroztik beste gauzarik ezta

 enizun probinizi danian,

 Bi gizon auek pasatu dute

 urte guzia janian,

 azer ezpalak saltako diran

 ekindakoan lanian!

 

 3

 

 Launa kanako ebakitzea

 ez pentsa danik jolasa,

 onentxonari bukitzerako

 berotzen zaio arnasa.

 Erakusle bat eramatea

 erabaki zuten plaza,

 Errekalde'kin Agiņeta zan;

 Polipaso'kin Latasa.

 

 4

 

 Errekalde'ri tokatu zaio

 lenengo tronko erreza,

 ia "Aitaren" egin orduko

 eginda zegon bi pieza.

 "Ehun berrogeiari" korredoreak

 kantatzen dute trabesa,

 orduau gutxik pentsatzen zuten

 gero izango zan sorpresa.

 

 5

 

 Lendabiziko tronkoan dute

 iru minutun aldia,

 emen eztago zer egiņikan,

 asi da esaten jendia.

 Polipaso'ren pentsamentuak

 askok ez jakin ordia,

 egur zalletan enpliatzeko

 dauka indarra gordia.

 

 6

 

 Gaur Polipaso etorria da

 il edo bizi lanera,

 oso ederki erantzuten du

 Latasa'ren esanera.

 Azaldu nairik bezela bera

 txapeldun dala zartzera,

 tinpi-tanpa ezta gelditzen

 makina baten antzera.

 

 7

 

 Urrutitikin begiratuta

 iruditutzen zait neri,

 bigarrenean egurra itxi

 zaiola Errekalde'ri.

 Eztira ari korredoreak

 lengo moduan kantari,

 ta Polipaso errez aurrera

 ote dijoan dirudi.

 

 8

 

 Iru minutu atzetik zana

 iru aurretik bukatu,

 aukera ederra jarri diote

 nai duenari jokatu.

 Zarra jo ta jo ezta gelditzen,

 gaztea berriz nekatu,

 tronko batean orra ederki

 gauza guziak mudatu.

 

 9

 

 Kanako egurrak eztira mozten

 kana erdikoen gisan.

 eta Errekalde eskuetatik

 txit ondatuta jarri zan.

 Egia esan Isidro eztezu

 suerte aundirikan izan,

 baņa geiago egingo zendun

 asmoarekin jun nintzan,

 

 10

 

 Zuk, Errekalde, egun txarren bat

 emen izandu bazendun,

 nik ondo dakit, penik aundiņa

 zerorrek artuko zendun.

 Alaz ta guzti zurekin nago

 oraindik eso fededun,

 ta espero det zeu ikustea

 aurten Donosti'n txapeldun.

 

 11

 

 Ai, Polipaso, mundu guzia

 emana dago tankera,

 ardo zarraren pisan, obea

 ote zauden zu zartzera.

 Buelta bat egin bearra nago

 Aldanondo'ren etxera,

 zure moduko txuleta batzuk

 al dan guzian jatera.

 

 12

 

 Alimo, Migel, jarraitu zazu

 oraingo bide orretan,

 gatza ta indarra sobra dauzkazu

 gerri ta atzaparretan.

 Ta munduari zuk erakutsi

 nola berrogei irtetan,

 aizkolarien txapela eztagon

 oraindik esku txarreten.

 


inprimatu