inprimatu
Ez ote partidu geiegi
Izenburua:
Ez ote partidu geiegi
Sinadura:
Matxain, Manuel
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Matxain, Manuel

Argitalpena:
Zeruko Argia.
Urtea:
1977
Argitalpenaren urtea:
Alea:
735.zk.
Orrialdea:
40

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Ez ote partidu geiegi

 

Matxain

 

 Nun demontretik sortu zaikigu

 emen orrenbeste "ista"?

 Nere aurrean jarria daukat

 nik berebiziko lista,

 ta gauza onek nere buruai

 kezka batzuk sortzen dizka,

 ez ote dagon partidu asko,

 baiņa oso buru pixka

 

 Gure erriak nere ustetan

 pauso txarra eman digu:

 ez ote ziran emen naikoak

 izango bi edo iru ?

 Frankista oiek, gu ikusita

 sortzen ainbeste partidu,

 beti bezela disimuluan

 parrezka ari zaizkigu

 

 Partidu asko sortzea emen

 frankistarentzako obe,

 era ortara beti izango

 gera gu oien mirabe

 oso zaila da nere ustetan

 guziok alkartu gabe

 iritxitzea gu izatera

 gure buruaren jabe

 

 Fraga ta Morak sortu digute

 Alianza popularra:

 frankista eta bankero batzuk

 da oiek duten indarra,

 baiņa lenengo politiko au

 nola dan oso azkarra,

 oien aurka guk borrokatzeko

 daukagu batu bearra.

 

 Berrogei urte luzean emen

 guri agintzen egonak

 gaur demokrata biurtu dira

 ala dira beintzat sonak.

 Lenago txarrak baldin baziran

 orain ezin izan onak

 ta gutxiago txaketa orla

 aldatzen duten gizonak.

 

 Itzegiten bai azkarrak dira

 ta lanerakoan tongo,

 lukainkan ordez sartu digute

 guri amaika mondongo.

 Gure erria esan bezela

 zaindu baziguten ondo

 orain ez giņan milloi askoren

 zorrak eginda egongo.

 

 Alperrik dira agintariak

 egiten dituzten itzak

 ondorenean ez badituzte

 esanak betetzen beintzat.

 Zer gizon klase gauden gu emen

 ederki daki Suizak:

 ango bankuan bai-daude emen

 bear ginduzen dibisak.

 

 Badakizute auteskundeak

 aurki guk nola ditugun:

 joaten bagera, gure indarrak

 danok bat egin ditzagun:

 ordua data asi gaitezen

 gauzak egiten sosegun

 lurperatuta dagon erri au

 pakean jaso dezagun.

 

 Frankok zionez utzi ginduzen

 guziok ondo lotuak,

 kate oik aixa autsi ditezke

 gu joan ezkero batuak.

 Utzi ditzagun sakabanatzen

 gaituzten ume kontuak

 ta egiazko demokratari

 eman geronen botuak.

 

 Antifrankistak bildu gaitezen

 danok partidu batean,

 gero aldana egingo degu

 oiek emendik joatean.

 Batasunaren premia dago

 oraintxe gure artean,

 bestela ez da askatasunik

 beste berrogei urtean.

 


inprimatu