inprimatu
Ez gaitu gustora utzi
Izenburua:
Ez gaitu gustora utzi
Sinadura:
Matxain, Manuel
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Matxain, Manuel

Argitalpena:
Zeruko Argia.
Urtea:
1976
Argitalpenaren urtea:
Alea:
674.zk.
Orrialdea:
32

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Ez gaitu gustora utzi

 

Matxain

 

 -1-

 

 Illabete bat pasa ondoren

 itzaldi luze baten zai

 aitortu bear gutxi direla

 gelditu diranak lasai,

 Demokrazia ogei bat aldiz

 berak aitatu digu bai,

 baiņa bear dan pausorik orrek

 aurrera ez du eman nai.

 

 -2-

 

 Nik uste nuan gauzak garbi

 azalduko zituala

 ta ikusi det len bezin illun

 danak utzi dituala,

 erriak zion oraingo ontan

 zerbait egingo zuala

 argi dago bai, Bunker orretxek

 oraindik indar duala?

 

 -3-

 

 Egia esan Bunker orretan

 nik ez dakit nortzuk dauden

 baiņa uste det oiek oraindik

 agintzen dutela emen;

 lenago dudik bazegon ere

 ikusi degu nabarmen

 Arias jaunak eskeiņi degun

 itzaldiaren ondoren.

 

 -4-

 

 Kuadrilla orain ez dagoana

 beretzako da gorria

 ta gauza onek ematen dio

 berebiziko larria,

 baiņa oraintxe bi ezpataren

 erdian dago jarria

 bietatik bat aukera bear

 Bunkerra edo erria.

 

 -5-

 

 Bietatik bat aukera zazu

 ez dago beste biderik

 bien besotik ez dagolako

 emen ikora joaterik,

 itzaldi ontan etzaizu eman

 nora zoazen tankerik

 ez dezu esan zuri komeni

 zitzaizun ura besterik.

 

 -6-

 

 Guk ezin jakin gobernu ortan

 zer asmo artu dituzten

 baiņa guretzat ona danikan

 bakar bat ez det ikusten,

 orain bi urte kanta berdiņak

 or erabilli zituzten

 eta erria aspertu zaigu

 beti kontu bat entzuten

 

 -7-

 

 Anistia ta elekzioak

 guk nai ginduzke iritxi

 baiņa beldur naiz ez ote diran

 ateak berriro itxi,

 Arias jaunen itzaldi onek

 ez gaitu gustora utzi

 itz eder pranko esan du baiņa

 probetxukorikan gutxi.

 

 -8-

 

 Bi gauza auek eskatzen ditu

 orain Europa Batuak

 alde batera uzteko gure

 burruka ta gorrotuak,

 elekzioak libreak eta

 libreak sindikatuak

 eta erria gobernatzeko

 erriak aukeratuak.

 

 -9-

 

 Arias jaunak ori badaki

 gaur iņok baiņo obeto

 erri libre bat bear degula

 besteakin bat joateko,

 ez ote dira bi gauza oiek

 emen denboraz beteko

 guk ain maitea degun erria au

 zoriontsu egiteko?

 

 -10-

 

 Nik gaur eskatzen dedana noski

 ez da izango erreza

 orretxegatik agindu dizkat

 San Antonioi bi meza

 sindikatoak ta presoak libre

 ta zer esanik ez prensa

 orixe baiņa milloika askok

 egiten degun ametsa.

 


inprimatu